Bannerra

Langabezia eta prekarietatearen aurka

Redistribución de la riqueza

2014/12/10

Ezkerraldea kalera irtengo da datorren ostiralean langabezia, prekarietatea eta pobreziaren aurka.

 

Manifestazioa ELA, LAB, ESK, EILAS eta CNT sindikatuek eta Ezkerraldeko hainbat gizarte eragilek, auzo elkartek eta enpresa batzordek antolatu dute. Salatu nahi dute Ezkerraldean gora egiten ari direla langabezia, prekaritatea, etxe kaleratzeak eta pobrezia. Ezkerraldean langabezian dauden 21.500 lagunetatik ia 15.000k ez dute inolako laguntzarik jasotzen. "Krisi ekonomiko honek gehien zigortu dituen eskualdeetako bat da", nabarmendu dute antolatzaileek. Azpimarratu dute hori ikusirik administrazioak enplegu plan eta marketin gehiagorekin erantzuten duela, baina horiek "propaganda" hutsa direla.

EzkerraldeaKalera


Horri aurre egiteko, prekaritatearen eta pobreziaren aurkako "herri harresi bat" bultzatu nahi dute Ezkerraldean. Dei egin dute manifestazioan langabezia, kaleratzeak, erregulazio espedienteak, etxe kaleratzeak eta murrizketak salatzeko, "gizarte eskubideak defendatzeko".

 

Gehiago irakurri: Langabezia eta prekarietatearen aurka

 

Pobreziari muga jarriz eraldaketa soziala gauzatu

Fechas significativas

2014/10/16

POBREZIARI MUGA JARRIZ, ERALDAKETA SOZIALA GAUZATU!!!

Hurrengo urriaren 17an, pobreziaren aurkako mundu mailako eguna ospatzen da. Miloika pertsona gara munduan, prekarietate, pobrezia eta miseria egoeretan bizi garenak.

Elite ekonomiko eta politikoek herritar sektore zabalen aurkako menderatze eta esplotazioaren ondorioz, munduan zein euskal herrian ere, pobrezia eta prekarietatea areagotuz doaz langile klasearen eta herritar sektoreen artean.

Datuak eskandalugarriak dira, 4 estatu batuarrek elkarrekin, 600.000 miloi biztanletik gora dituzten 42 estaturen BPGa baino ondasun haundiagoa dute.

1960an munduan, pertsona aberats 1 zegoen beste 30 pobre ziren bitartean; egun, portzentai hori, 1-80koa da, 1.200 miloi pertsonek elikadura gabeziak dituzte eta 2.200 miloik eraren bateko pobrezia pairatzen dute.

Herrialde txiroen kopurua haunditu egin dela diote gizateriaren garapenaren inguruko azterketek. Beraien kokapena eta bestelako desabantailez gain, duten egitura ekonomiko, politiko eta sozialek, FMIak, Banku mundialak edota Europear banku zentralak diseinatutako garapenerako erronkak gainditzerik ez dute izan. Egoera hau ez da soilik garatu gabeko herrialdeetara mugatzen..., Europar Batasunean, langileak pobre potentzialtzat gaituzte, honela ulertzen delarik 80 miloi pertsona baino gehiago pobrezia mugaren azpitik bizitzea, eta euskal herrian 900.000 pertsona baino gehiago muga horren azpitik egotea, hau da 3tik 1!

Gehiago irakurri: Pobreziari muga jarriz eraldaketa soziala gauzatu

 

Zerbitzu publikoak eta Zerbitzu sozialak

2014/04/23

Kalitatezko zerbitzu sozialak eta zerbitzu publikoak bermatzea (hezkuntza, osasuna, haurreskolak, eguneko zentroak, erresidentziak, etxez etxeko laguntza, garraioa…) ezinbesteko neurri bat da populazioaren zati garrantzitsu batek pairatzen duen prekarietate eta pobrezi egoerarekin bukatu nahi baldin badugu. Gainera, kalitatezko zerbitzu sozialek emakumeen gain geratzen den lan erreproduktiboaren parte batek suposatzen duen zama arintzea ekarriko lukete, parte-hartze soziala, aisialdia edota denbora librea ahalbidetuko lukeen denbora.

 

"Independencia: de reivindicación histórica a necesidad económica"

2012/03/23

Nekane Jurado ha presentado el libro "Independencia: de reivindicación histórica a necesidad económica".

Como en el mismo libro pone, el modelo socio-económico actual ha fracasado. Ha fracasado en Euskal Herria y en el mundo. Nekane Jurado, en colaboración con Santi Duñaiturria y Eusebio Lasa, proponen en este libro abrir caminos para la construcción de un nuevo modelo económico más solidario; que reparta equitativamente la riqueza, que satisfaga las necesidades de la mayoría, que incida en la participación social, que haga frente al desempleo.

Ese es uno de los objetivos, crear una nueva forma de ser, de vivir y de entender el mundo comenzando desde lo local, desde lo que conocemos, desde Euskal Herria. Y desde abajo, desde el pueblo, desde los trabajadores -haciendo especial hincapié las mujeres, los inmigrantes y los más desfavorecidos-. Porque no sólo son las reivindicaciones históricas las que hacen deseables la independencia; las razones económicas también la convierten en una necesidad insoslayable.

Si estás interesada o interesado en este libro lo podrás adquirir en las oficinas de Gite-Ipes de Bilbao (c/ Ronda, 25, 1º) al precio de 15€.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

«HasieraAurrekoa111213141516HurrengoaAmaiera»

TWITTER