Bannerra

Errekalerorren Pobreziaren Mugaren inguruko agerraldia

Diru-Sarrera duinak

2015/03/01

JAR DIEZAIOGUN MUGA POBREZIARI KAPITALISMOAK ESPLOTAZIO ETA PREKARIETATEA DARABILTZA, ETA, ONDORIOZ, JENDARTEAREN DUALIZAZIOA ERAGITEN DU.

Kapitalismoa munduko sektore zabaletan pobrezia areagotzen duen prozesua eratzen ari da. Prozesu honek Euskal herrian ere badu bere isla, lege ezberdinen bitartez, gizarte zein lan eskubideetan ezarri diren murrizketa izugarriekin.

Helburu nagusia ahalik eta etekin gehien lortzea da, eta hori posible izateko modu bakarra eskulana (gutxiago ordainduta) eta lehengaiak(beste herri batzuetako baliabideen esplotazioaz) ahalik eta gehien ustiatzea da, baita izadia modu basatiagoan ustiatzea ere.

Gaur Errekaleorreko frontoi honetan batu gara, pairatzen dugun sistema honek herri honen gero eta sektore gehiago pobreziara kondenatzen dituela irudikatzeko. Eskupilotan, txapak jokoarekin jarraitzeko balio duten pilotakadak eta balio ez dutenak banatzeko balio du.

Gure bizitzekin paralelismo bat eginez, txapak bizitza duin bat eramateko gutxieneko diru-sarrerak direnak, eta ez direnak, banatzen dituen lerroa adierazten du; hain zuzen ere, Pobreziaren Muga.

Errealitatea egoskorra da, eta urtetik urtera geure burua behartuta ikusten dugu zera errepikatzera: lan-arloan prekarietate handia dago. Izan ere, 234.000 pertsona baino gehiago daude langabezian. Etengabeko pobretze testuinguru honetan, egun, lana edukitzea ez da pobretze egoeren babesgune.

Langile pobreak existitzeak, ondorengoa hankazgora uzten baitu; lan merkatuan egoteak, pobrezia, bazterketa soziala edo gabezia materiala ekiditzeko bidea dela alegia. Soldatak gakoa badira ere, pobrezia etxeetan barna sartzen da, politika publikoek ez dutelako aberastasunaren birbanaketan bete beharreko funtzioa betetzen.

Errekaleorreko agerraldia

Hala ere, prekarietatea lan-arlotik haratago doa, herritarren bizi-baldintzen hainbat esparrutara hedatzen ari da. Horregatik jendartearen prekarizazioaz hitz egin nahi dugu; izan ere, hainbat dira soldatapeko lanik gabe dauden pertsonak – langabezian daudenak, pentsiodunak, alargunak, gizarte-prestazioa jasotzen dutenak…

Horiek guztiak kondenatuta daude pobreziaren mugaz azpiko soldatarekin bizitzera (per capita BPGren %37,5).

Gero eta garestiagoak dira uraren faktura, gasarena, garraioena (argiaren faktura 2007koarekin alderatuz, %60 igo da), bikoiztu egin da laguntza sozialen bat jasotzen duten pertsonen kopurua, gero eta gehiago dira etxeko fakturak ezin ordaindu dabiltzan etxeak, gazteen herenak ezin dira emantzipatu eta goi karguen soldatak igotzen jarraitzen duten bitartean, emakumeok gizonek baino % 27 gutxiago irabazten dugu.

Krisialdia hasi zenetik, 50000 pertsona izan dira desjabetuak, herritarron %7,1ak arazo ekonimikoak direla medio, erabilitako erropak erabili behar izan dituztela adierazten dute (%3,7 2008an). Arrazoi ekonomiko hoiengaitik herritarron%ko 8,3ak neguan zehar hotza pasatu izana onartzen dute (%4,1 2004ean). UPNAko irakasleek eta Nafarroako karitaseko zuzendariak, ondorengoa nabarmentzen zuten;

2014 azaroan, nafartarren % 14,8ak, gutxi gora behera 95.000 pertsona, pobrezia arriskuan aurkitzen dira eta 20.000 pertsona, %3,1a, pobrezia egoera latzetan aurkitzen dira. Lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa ezak, eta haziz doazen zerbitzu publiko eta sozialen pribatizazioak, parte hartze sozial aktiboari denbora murrizten ari zaio, eta pertsona pobreak bihurtarazten gaituzte.

POBREZIAREN MUGA ZEHAZTEAREN GARRANTZIA.

Elkartzenen uste dugu, pertsona ororen partehartze sozial aktiboa bermatzeko helburuaz, gutxieneko dirusarrera duinak bermatuak eduki behar ditugula. Bistakoa badirudi ere, pobreziak, berau ulertu eta azaltzeak, ondorengo ezbaian du giltzarria: aberastasuna eta errenten banaketa desorekatua bai zentzu “bertikalean” (lan eta kapitalaren errentak) zein zentzu “orizontalean” (herritarren artean egiten den baliabideen banaketa).

Txosten ofizialek pobrezia erlatiboari, prekarietateari, ongizate ezari eta abarrei buruz mintzatzen zaizkigu, egiazko errealitatea estaltzen duten indize eta zenbakiak manipulatzen dituztelarik.

Elkartzen-ek urteak daramatza erreklamatzen Pobreziaren Muga definitu eta zehazteko irizpide homogeneo bat ezar dadin. Gizarte baten errenta eta prezioen mailan oinarritutako erreferentzia bat definitzean datza eta, aspektu horietan oinarrituta, pertsona batek gutxieneko duintasunez bizi ahal izateko beharrezkoa duen kopurua zehaztean.

 

Aburto sailburuari erantzunez

Etxebizitza

2015/01/30

Orain dela gutxi Aburto Sailburuaren Etxebizitza Eskubidearen inguruko deklarazio penagarriak irakurri ahal izan ditugu prentsan. Eskubide berriak onartu baino lehen, horiek gauzatzeko zenbat diru dagoen aurreikusi behar dela esaten digu. Gorritu gabe, dirua lehenezten du eskubideen aurrean. Dirua noski badagoela, arazoa da nola eta zertarako erabiltzen den. Gogoraztea nahi diogu etxebizitza duin baten erabilpena eskubide bat dela (art.25 - Gizarte Zerbitzuen Nazioarteko Hitzarmena). Baina nahiz eta horrela izan, Administrazioek ez dute jaramorik egiten eta eskubide hori gauzatzeko ez dituzte hartu beharreko neurriak hartzen. Ez dago dirurik benetako beharra dutenei etxebizitza duin bat ziurtatzeko, baina bai zalantzazko erabilgarritasuna izango duen AHTa eraikitzeko?

Etxe hutsen inguruan, etxe horiek ez zigortzearen aldekoa azaltzen da, etxe hutsen jabeek etxe horiek merkatura atera ditzaten pizgarriak ematea nahiago duela. Tentelak garela uste du ala? Urte asko daramate neurri hori hartzen (Bizigune, Alokabide, ...) eta ez dira kapazak izan etxebizitza eskubidea gauzatzeko. Lortu duten bakarra diru publikoa esku pribatuetara eskualdatzea izan da. Aburto Sailburuak etxebizitza hutsa zer den definitu behar dela dio, ordua da!, beraien eskuetan dago. Eragile sozialek etxebizitza hutsaren definizioa aldarrikatzeaz aspertuak gaude. Baina argi dago Administrazioari ez zaiola komeni, definizio hori gabe ezer ez egiteko aitzaki ezin hobea dutelako. Hainbeste arazo badute etxebizitza hutsa definitzeko, Elkartzenek egiten duen definizioa beraiena egitera premiatzen diogu. Besterik gabe, berriz ere tentelak garela pentsatu du!

Argi izan behar dugu! Etxebizitza baten erabilpenaren eskubidea gauzatzeko ezinbestekoa da Alokairu Sozialezko Parke Publiko bat sortzea: gaur egun hutsik dauden etxebizitzen erabilpenari lehentasuna emanez, erosketaren aurrean alokairu publikoa sustatuz, alokairuen prezioak mugatuz, etxebizitza hutsa definitu eta bere funtzio sozialaren ez betetzea zigortuz, eta nola ez etxebizitza publikoaren kudeaketan partaidetza soziala ziurtatuz. Alokairu Sozialezko Parke Publiko bat finantzagarria da, kontrakoa ikustaraztea nahi badigute ere. Horretarako etxebizitza promozio publiko guztiak alokairura bideratu behar dira, etxebizitza hutsaren erabilpena lehenetsi behar da, edozein erakunde publikoarenak, enpresa publikoenak barne, banku eta kutxeenak, konstruktorenak, promotoreenak, elizarenak, ejerzitoarenak, ... guzti horiek lehenetsiz.  Etxe guzti horiek Parkean sartzeaz gain, bere finantzaketarako Administrazio publikoak gaur egun etxebizitza politikara bideratzen duen aurrekontu guztia bideratu beharko luke, eta bestetik finantza eta aurreikuspeneko erakundeek "gizarte ekintza"ren bidez parte hartu beharko lukete, horrez gain etxebizitza hutsen gaineko zigor gehigarria, bigarren etxebizitzen IBIaren errekargua eta pertsona orok bere diru sarreren %15 errenta gisa bideratuko duena ere kontutan hartu behar dira. Errekurtso guzti hoiekin nahikoa ez balitz, erakunde publikoak izan beharko lirateke bermatzaille eta etxebizitza erabilerako eskubidea gauzatua izan dadin emergentzi sozialeko salbuespenezko beharrezkoa den ekarpena egin beharko luke. Finantziaketarako iturriak badaude, borondatea da ez dagoena! Euskal Langileriaren odol eta izardiarekin jolasten ari dira.

 

Hassana libre! Asilo politikoa orain!

Albisteak

2015/01/28

Hassana libre! Asilo Politikoa orain!

Hassana libre! Asilo politikoa orain!


Elkartzenetik bat egiten dugu Bilbon, urtarrilaren 31n arratsaldeko 17:00tan Arriaga Antzokitik, deitua dagoen Hassana eta Saharar herriarekiko elkartasun manifestazioarekin.

Hassanna Aalia (1988 Aaiun) 2011n atxilotua, torturatua eta espetxeratua izan zen. 2010. urtean Gdeim Izik (duintasunaren kanpalekua) bezala ezagutu zen protesta baketsuan parte hartu izanagatik.

2013. urtean epaitu zuten, bera presente izan gabe Marokoko Epaitegi militarrean.

Hassanari zein beste zenbait sahararri, bizi osoko espetxe zigorra ezarri zien auzitegiak (2013ko otsailaren 17an), aipaturiko kanpalekuaren antolaketa leporatuta.

Inguruabar honetan gogoratu nahi dugu Rabaten buruturiko epaiketa militarra nazioartean gaitzetsia izan eta bertan izandako ikuskatzaileek honen funts gabezia argia salatu zutela.

Asilo politikoa eskubide garrantzitsua da. Euskal Herriaren kasuan, ez dugu hau emateko aukerarik, ez baitugu tresnarik, baina Euskal Herriko jendarteak, aspaldidanik eman dio Hassanari bere lekua euskal herritar bezala.

Militante konprometitua, bai bere herrian baina baita gure herrian ere. Elkartzenek beti babestuko ditu militante sozialak eta horregatik, dei egiten diogu militante sozial orori larunbatean Bilbora hurbiltzeko.

 

Gure eskubideak defendatu!
Asilo politikoa orain!
Hassanna libre!

 

Prentsarrekoa: etxebizitza eskubidearen egoera

Etxebizitza

2015/01/22

ETXE HUTSEN GAINEKO PRESIO SOZIALA PIZTEAREN BEHARRA BERRESTEN DUGU

Ezinbestekoa da hirigintza basatiarekin amaitzea, alokairuen prezioei gehienezko muga ezartzea eta alokairurako etxebizitza parke publikoa sortzea.Elkartzenek behin eta berriz azpimarratu du herritar sektore zabalek etxebizitzara sarbide izateko pairatzen dugun bazterketa. Bereziki larria dena, lan merkatuan egoera prekarioena bizi dugunon artean (gazteok, emakumeok eta pertsona migratzaileok). Gaur egun Euskal Herriko biztanleriaren pobretze faktore nagusienetako bat bilakatzeraino. Etxebizitza guztiontzat!! Baina arazo hau, ez da indibiduala, kolektiboa eta globala baizik. Gure herrian aspaldi ezarri zen eredu kapitalistaren ondorio zuzena alegia.

 

Nondik dator arazoa?
Etxebizitza erabilera eskubide gisa ez onartzetik. Etxebizitza duin baterako erabilpen eskubidea dugu. Hori da administrazio publikoek bermatu behar dutena eta bermatzen ez dutena. Eraikitzaile, higiezin eta bankaren interesei men eginez, etxebizitza eskubidea, negozio bihurtu dute. Egoera larria ez balitz, denbora luzez jendartea ere, kontziente edo inkontzienteki, jendartearen beste zati handi baten beharraz baliatu da. Etxebizitza inbertsio bezala ulertuz eta ez eskubide bezala.


Zer egin behar da?
Euskal Herrian dauden milaka eta milaka etxebizitza hutsen erabilpena bermatzea. 250.000 etxebizitza huts edota azpierabiliak daude 2011n Gaindegiak kaleratutako datuen arabera (http://www.datuak.net/group/etxebizitza) . Ordua da egoera hau aldatzeko, jabetza pribatua ezin da inolaz eskubide sozialen gainetik egon. Etxebizitza, eskubide soziala da, eta honenbestez, merkatuaren logikatik kanpo egon behar da.


Nola?

Alokairu sozialerako etxebizitza parke publiko bat sortuz. Alokairu sozialaren ordaina, maizterraren diru sarreren %15era mugatuz. Parkea, administrazio publikoak gestionatuko luke, betiere jendartearen partehartzea bermatuz eta baita haren kontrol publikoa ere. Lehenbizi, edozein instituzio publikoen, bankaren, elizaren, ejerzitoaren eta abarren etxe hutsak parkea osatzera pasatuko lirateke. Eta baita, funtzio soziala larriki urratzen dituzten jabetza pribatuko etxe hutsak ere. Ezin da negoziorik egin eskubide sozialen kontura. Ezinbestekoa da etxe hutsen gaineko presio soziala aktibatzea. Beste biderik ez dugu etxebizitzaren arazoa konpontzeko. Herriz herri eta auzoz auzo, etxebizitza eskuratzeko ezintasunaren benetako arazoa zein den sozializatu. Lan hori burutzera bidean, Elkartzenek bere aportazio xumea egin nahi du. Etxe hutsen markaketa kanpaina bati hasiera emanez. Kontzientziak astindu nahi ditugu, egungo jokabide eta baloreak aldatu. Bide horretan, herritarrak antolatzera eta eskubide sozialen alde borrokatzera animatu nahi ditugu. Bereziki, etxe hutsen gaineko presio sozial haundi bat aktibatzera gonbidatzen zaituztegu. Ez dugu ezer galtzeko...


ANTOLATU GAITEZEN GURE ESKUBIDEEN ALDE!!!

ETXEBIZITZA ESKUBIDEA DENONTZAT!!!

ETXEBIZITZA HUTSIK EZ!!

Euskal Herrian, 2015-01-21

 

2015eko aurrekontuen inguruko hausnarketak

Aurrekontuak

2014/12/20

ELKARTZENEN GOGOETAK 2015EKO ARABA, BIZKAIA, GIPUZKOA ETA NAFARROA GARAIAKO AURREKONTUEN AURREAN.

Aurrekontuak politika ekonomikoaren tresna kapitalismoaren zerbitzura. Aurrekontuak tresna nagusiak dira aberastasuna banatzeko, eta baita pertsona guztiei duintasunez bizitzeko behar dituen gutxienekoak bermatzeko ere. Horregatik, ezin ditugu utzi botere kapitalistaren eta haren alderdien esku aurrekontuen gaineko erabakiak. Aurrea hartu behar diogu egoerari eta jabetu aurrekontuez ari garenean zertaz ari garen: diru-bilketa egiteko moduaz, bildutakoa zertan gastatu erabakitzeazeta prozesu hori nola egin eta nork erabakitzen duen aztertzeaz. Ez gara ari soilik gastuei buruz .Urtez urte ari gara ikusten errentarik baxuenek bere gain hartzen dutela zergen pisu handiena. Krisia aitzakia besterik ez da kapitalak inposatutako egitura atzerakoiaren oinarrizko ezaugarriak gero eta gehiago indartzeko. Gero eta gehiago dira zeharkakozergak, mailakako elementurik ez dutenak (2015ean %55, 2008an %46 baino ez),beraz, zerga gehienak langileek zein sektore babestu gabeek ordaintzen dituzte. Presio fiskalak Europako baxuenetakoa izaten jarraitzen du, hori dela-eta diru-bilketa txikia da. Diru-sarrera gutxiago izan arren, kupoa eta hitzarmena ordaintzen jarraitzendugu.

auurekontu_2015

Madrili gero eta diru gehiago ordaintzen diogu bere zorra ordain dezan (gastu militarrak, jaso ez ditugun transferentziak, azpiegitura handiak, ea). Oro har, kupoaren izenean 2015ean Euskal Herriak Madrili 1738,07 milioi euro ordainduko dio (Araba,Bizkaia eta Gipuzkoak 1217,38 milioi eta Nafarroa Garaiak 520,69 milioi euro). Eta,gainera, iruzur fiskala handituz doa eta zenbait “fortuna” handik zigor gabekeria osoalortu dute. IBERDROLAk aitortzen du paradisu fiskala deitutako herrietan kokatutako hamabi enpresetan parte hartzen duela (2011n baino hiru gehiagotan).

Gehiago irakurri: 2015eko aurrekontuen inguruko hausnarketak

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

«HasieraAurrekoa111213141516HurrengoaAmaiera»

TWITTER