Bannerra

Bilbon, Maiatzak 1ean egin bat Herri Mugimenduarekin

Data esanguratsuak

2015/04/24

Manifestua:

Bilbo industria hiria izan da historikoki. Bere itsasadarraren ertzean ikaragarrizko azpiegitura industrialak eraikitzen ziren, eta milaka izan ziren nekazalguneetatik gure hirira mugitu zirenak, errealitate langile hori eta hamarkadetan gure hiribildua ezaugarritu duen klase identitate indartsua garatuz. 80 hamarkadak birmoldatze industriala ekarri zuen, eta baita Estatu espainiarrak Kapitalaren Europaren agintaritza gero eta neoliberalagoaren aurrean erakutsitako mendekotasuna ere. Ekoizpenaren sektore estrategiko bat suntsitzeaz gain, birmoldatze honek langile mugimendu artikulatu eta borrokalaria erraustu zuen, zeina mugimendu sozialetan eta herri mugimenduan sustraitua zegoen.

 

Gehiago irakurri: Bilbon, Maiatzak 1ean egin bat Herri Mugimenduarekin

 
 

Martxoaren 21a arrazakeria eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna

Data esanguratsuak

2015/03/21

KAPITALISMOAK ESPLOTATU ETA PREKARIZATU EGITEN DU, ONDORIOZ JENDARTEAREN DUALIZAZIOA ERAGINEZ. KAPITALISMOAREN IDEOLOGIA XENOFOBOA DA!


Arrazakeria eta xenofobia, jendarteen egitura ideologiko, politiko zein ekonomikoan lekukotzen dira. Herri eta nazioen esplotazio, menderatze eta zapalkuntzen bitartez adierazten direlarik. Hedapen politika guztiek, esplotatu, menderatu eta zapaltzen dituen herrien aldeko nagusitasuna aldarrikatzeko justifikazio ideologikoa eduki izan dute historian zehar, baita gaur egun ere. Beraien hobe beharrez ari direla iritziz, hezi eta zibilizatu daitezen.

Europarrek, mundu zaharraren hegoaldera “beltzez” beteriko kontinentea “aurkitu” zuten. 1492an Colonek, Jainkoa eta merkataritza kapitalaren laguntzaz, “indio” ugari zeuden kontinente berri bat aurkitu zuen “mundu zaharraren” mendebaldera. Amerikan ez zegoen “indiorik” ezta Afrikan “beltzik” ere, inongo talde etnikorik ez baitzen horrela izendatzen. Kolonizatzaileen esplotazio goseak, horrela behar zituen. Ez gizaki ez animali, erdibideko zerbait, kolonizazio prozesuak behar zuen produktua alegia. Ondoren, eskema hau, nazismoaren lengoaia basatiarekin indartu egiten da. “Untermenschen”-ak (gizazpikoak), beraien osotasunean “Randvölker”-ak (herri marginalak) osatzera datozenak, zerbitzari lanak egitera datoz lehen munduko “Herrenvölker”-ren (herri menderatzaileak) lan esklabo giza.

Kapitalismoa, polarizazio eta aberastasunaren metaketa da batez ere. Alde batetik, segurtasuna eta kontsumoa, munduko aberastasunaren %83aren jabe den biztanleriaren %10 horrentzako. Bestetik, langabezia, prekarietatea, miseriazko pentsioak, osasun sistematik, hezkuntzatik, zein oinarrizko elikadura asetzetik kanpo geratzen diren herritarrak osatzen dute, non “paupersimoa” delakoa, gertaera garaikidea da. 1990. hamarkadan, orduko joerak jarraituz gero, 2050 eta 2075a bitartean, gizateriaren erdia erabateko pobrezian biziko zela baieztatzen zen. Ageriko da aldiz, prozesu horren azkartzea, 2010etik gaur arte, gizateriaren erdia, munduko aberastasunaren %2az soilik bizi baita.

Gaur Martxoaren 21a, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna den honetan, SOS arrazakeriak esan bezala, “Europa zaharraren hegoaldeko muga, hilobi erraldoia da”. Zentsu honetan, Europa mailako arrazakeria eta xenofobia adierazlerik larriena, arrazakeria instituzionalean kokatzen duten eragile guztien irakurketarekin bat egiten dugu. Egungo atzerri politika eta lege ezberdinak izanik, adierazle nagusiak. Politika hauekin, alde batetik, pertsona migrante eta asilotuen kolektiboak jartzen dituzte beraien segurtasun estrategien eta estrategia militar eta polizialen erdian. Bestetik, kontrol soziala, kriminalizazioa eta errepresioa areagotzen dituzte “mendebaldeko demokrazietan”. Eta guzti hau gutxi ez balitz, hirugarren herrialdeetan egindako esku hartze eta injerentzia ezberdinak justifikatzeaz gain, hatsa ere ematen diete.

Gogoraraztea merezi du, atzerri politikek errealitatean egiten dutena, erresidentzia, hiritartasuna eta naziotasun eskubideak, eta hauetatik eratorritakoak zeini eta zein baldintzapean onartzen zaizkion erabaki baino ez dela. Guzti honek, Europar Batasuneko estatuetatik kanpoko jatorria dugunoi, politika hauen eraginez, prekarietate, ahultasun eta babesgabetasunera bultzatzen gaitu; Euskal Herria bezalako herri batean, zeini ukatu egiten zaizkion jendarte honetan gure inkorporazioa ahalbidetzeko beharrezko tresnak.

Elkartzenetik ondorengoa defendatzen dugu: Euskal herrian lan eta bizi garenok, gure jatorria zein den kontuan hartu gabe, dagozkigun erabakiak hartuko ditugu inongo kanpo injerentzia edo inposaketarik gabe. Eskubide honen gauzatzea inoiz baino garrantzitsuagoa bilakatzen da egungoa bezalako krisi ekonomiko koiuntura honetan. Non, Kapitalismo globalak zein Estatu gobernuek, eskubide ezberdinak dituzten pertsonak egotea baliatuz, lan baldintzen prekarizatzioan sakondu duten. Euskal langile klasearen artean deskonfiantza eta banaketa eta enfrentamendua sortuz.

2008-2014 bitartean, krisi ekonomiko bete betean, pobrezia mailak haundituz joan badira ere, araudi bateria oso bati esker, herritarroi orokorrean, konkistatutako eskubide sozialak murriztuz eta eskuratzeko baldintzak gogortuz joan zaizkigu. Bereziki gogorra izanik pertsona migratuen kasuan. Adibideak, osasun zerbitzuen sarbiderako ezezkoetan, identifikazio arrazistetan, lan munduan jasaten duten bereizketan, errolda urteen luzapenean, prestazioak jaso ditzaketenen kopurua etxe bakoitzeko 2 bizikidetza unitateetara jaiztean, zerbitzu sozialen “Goi Ikuskaritzaren” sorrerarekin, edota prestazioak jasotzen dituztenak erruduntzat jartzearen marketinari eskerrak, sistemaren jasangarritasun ezaren mezua zabaltzen dutenean jasotzaile iruzurgile kopuru haundiarekin ondorioztatuz. Neurri hauek, beste neurri batzuekin batera, instituzio eta kargu publiko (alkate batzuk barne) ezberdinen jarrera arrazista eta xenofoboak albo batera utziz, pertsona migranteok, sistema kapitalistarenak propio diren prekarizazio prozesua eta esplotazioa krudelkeria haundiagoz jasatera garamatza. Gu, emakume migranteok, egun horren kriminalizatuak gaudenak, sistema honek gehien esplotatzen gaituenak gara; zaintzen esklabutza eta esklabutza sexualerako erabiliak garelarik.

Elkartzenen ustetan, lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa, pobreziaren mugaren (per capita BPGaren %37,5), eta berau berdindu edo hortik gorako soldata sozialaren ezarpena, beharrezkoak dira pertsona migranteen eta asilatuen partehartze sozial aktiboa bermatzeko. Pobreziaren mugaren ezarpenak berebiziko garrantzia du gurean, desberdintasun sozial eta laboralak murrizteko tresna eraginkorra bait da. Pertsona migrante eta asilatuen lan baldintza duinak bermatzeko zein esplotazioa eta murrizketa sozial eta laboralei aurre egiteko tresna ere bada. Hortaz gain, guztion artean sortutako aberastasuna era orekatuago batean banatzeko eta diskriminazio eta kriminalizazio sozialetik babesteko bidea ere bada. Hala ere, autoestimuaren igoera ziurtatu eta jatorria zein den kontuan hartu gabe, pertsona ororen duintasun minimoa bermatzean datza pobreziaren muga zehaztearen garrantzia.

Martxoaren 21ean, Nazioarteko Arraza Diskriminazioaren Aurkako Eguna ospatzen da. Egun horretan, 1960an, Shapervillen, Hegoafrikan, “apartheidaren” “ley de pases” delakoaren aurkako manifestazioa burutzen ari zela, poliziak tiroz 69 pertsona hil zituen. 1966an, ONUk egun hau izendatzean, deiladia luzatu zion nazioarteko komunitateari, arrazakeriagatiko diskriminazio era guztiekin bukatzeko indarrak biderkatu zitzan. 49 urte beranduago, gure herrian, miseriazko dirulaguntzak jasotzen dituzten pertsonak bilatzera bultzatzen gaituzte, liskarretan sar gaitezen, beraien azal kolorea edo jatorriarengatik. Esnatzeko ordua da, kontzientzia hartu eta sistemari aurre egiteko ordua. Gure herrian arrazakeria eta xenofobia ganditzeko borroka ideologikoan zein praktikan aurrera egitea, munduko beste herriei laguntzeko erarik hoberena da. Herritarron gehiengoaren aurkako eskutuko gerra honen aurrean, arrazakeria eta xenofobiaren aurka mobilizatzera dei egiten zaituztegu, eraldaketa sozialaren bidean pausuak ematera gonbidatuz.


EUSKAL HERRIAN PERTSONA BAT BERA ERE ESKUBIDERIK GABE!

BORROKATU ESKUBIDE SOZIALEN ALDE!

PREKARIETATEARI AURRE EGIN!

JENDARTEA ERALDATU!!


ELKARTZEN, Euskal Herrian, 2015eko Martxoaren 21ean

 

Acampada en Gasteiz por el derecho a la vivienda

Etxebizitza

2015/04/16

¡Ayuntamiento de Gasteiz cuenta con 500 viviendas vacías! ¡Ensanche XXI y Ayuntamiento culpables!

Al igual que la lucha a favor del derecho a la vivienda no es una cuestión nueva, la represión ejercida en contra de las personas que luchan por una vivienda digna tampoco la es. Tanto en Euskal Herria como en Gasteiz, somos miles las personas a las que el derecho a obtener una vivienda digna se nos ha sido negada. Aparte de ser un problema evidente para la juventud, éste es un problema que alcanza a las amplias mayorías populares: pensionistas, paradas, estudiantes, emigrantes, mujeres, trabajadoras precarias... Somos miles las personas que lidiamos día a día con el rompecabezas que nos supone la vivienda. Cuántas veces habremos escuchado las siguientes frases: mis ingresos no me permiten alquilar un piso; el mes que viene no voy a poder hacerle frente al alquiler o a la hipoteca; tendré que escoger entre las necesidades básicas como la comida, ropa o la educación o pagar la vivienda...

Gehiago irakurri: Acampada en Gasteiz por el derecho a la vivienda

 

Gora emakume langilearen nazioarteko eguna!

Data esanguratsuak

2015/03/08

GORA EMAKUME LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA! KAPITALISMOAREN IDELOAGIA PATRIARKALA DA!

Patriarkatua, jendartearen estruktura ideologiko, politiko eta ekonomikoan integratua dago eta emakumearen aurkako zapalkuntza, esplotazio eta genero menderatzearen bidez adierazten da. Honela kapitalismoak emakumea erabiltzen du bere biziraupenerako sexuen arteko lanaren banaketaren bitartez. Ideologia patriarkalak gure bizitzako esparru guztietan eragiten du. Hori dela eta, txirotzearen ondorioak ez dituzte neurri berean pairatzen emakume edo gizonezkoek. 1996an pobrezian zegoen gizon bakoitzeko 3 emakume bazeuden egoera horretan, egun 2015ean, pobrezian bizi den gizon bakoitzeko 5 emakume daude.

Kapitalismoa munduko pertsona askoren pobretze prozesua eragiten ari da eta egoera hau ez da neutroa generoari dagokionez, oro har, Europako Batasunean 12 milioi gehiago dira pobrezian dira bizi diren emakumeak gizonak baino. Euskal Herrian prekarietatea lan esparruetan egonkortzen ari da, 234.000 lagun baino gehiago daude langabezian, hala ere, emakumeok lan esparruan baztertzen gaituzte, langabezi tasa handiagoak (%16,2) adierazi bezala, edo behin-behinekotasun tasa handiagoak (%29,2), gure soldatak %30 baxuagoak izateak, edota jardunaldi zatituen %80 emakumeok egiteak. Pobrezia handitzen ari den testuinguru honetan lana izateak ez du pobrezia egoeren aurrean babesten.

Emakume langile pobre izateak lan merkatuan integrazioarekin apurtzen du eta hauxe da pobrezia, pertsonen bazterketa, baliabideen eskasia eta generoen arteko ezberdintasunak ekiditeko oinarrizko baldintza. Hala ere, prekarietatea, bazterkeria edo esplotazioa lan esparruetatik haratago heltzen da eta emakumeen bizi baldintza arlo guztietan zabaltzen da, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko errenta ezberdintasunak adierazten duen bezala.

Gizonezkoek, bataz beste, 25258€ eskuratzen duten bitartean, emakumeok 14534€ko errenta daukagu. Hau da, gizonek emakumeek baino 10724€ gehiago irabazten dute urtean. Beste aldetik, Lanbidek emandako datuen arabera, 2014ko urriaren bukaeran 65479 ziren Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen zuten pertsonak.

Martxoak_8

DBE jasotzen duten 10 pertsonatik 6 emakume dira eta euren adinak 35-50 urte bitartekoak dira, eta ia heren bat pentsiodunak dira euren erretiroa osatu behar dutenak, oso baxuak direlako; hauetariko asko emakumezkoak dira. Azterketa ezberdinak egin dituzte generoaren araberako pobreziaren modu ezberdinak aztertzeko.

Kasu guztietan, konparatiboki, egoerarik txarrenak emakumeek pairatzen zituzten. Pobrezia errealaren eragina hiru halako da emakumeek buru duten familietan, hau da, emakumezkoen %11,1koa da gizonezkoen %3,7koaren aurrean. Errealitate honekin batera, gizon gehien gehienek, adina aintzat hartu gabe, pentsatzen dute etxean egiten duguna lana ez dela; edo lana bada ere, lan horrek ez dauka hainbeste garrantzirik; neketsua izan arren, inoiz ez da lan ordaindua bezain astuna.

Are gehiago, jardunaldi bikoitza, etxetik kanpoko eta barruko lana, dugun emakumeok esplotazio bikoitza jasaten ez dugula pentsatzen dute, zeren etxean esplotaziorik pairatzen ez baitugu. Etxeko lanak “existitzen ez diren lanak” diren heinean, ez da zapalkuntzarik egongo. Hala ere, etxeko lanen iraupenak ez die gizonezkoen interesei soilik erantzuten; kapitalismoak ere baditu bere interesak, zeren kapital aldakorrean etxeko emakumeen lanak aurrezki nabaria suposatzen baitu. Ondorioz, plusbalio kopurua handitzen da. Beraz, egungo familia patriarkala emakumeen lanen ikusezintasunean oinarritzen da; hain zuzen, ezinbesteko jendarte jarduera gehiena.

Horregatik inoiz baino garrantzitsuagoa da lan hauek ikusaraztea, besteak beste, gure lepoari dagokion erreprodukzio lana. Gaiak garrantzia handia du zeren ez baitago aldaketarako eredurik, txarto atera dena errepikatu duenik. Lan denboraren (ekoizlea zein ugaltzekoa) banaketa ezak, zerbitzu publiko zein sozialen pribatizazioa zabaltzeak eta genero bazterkeriak ekartzen dute emakumeok esplotazioaren eragina bortizkiago jasatea, baita sistema kapitalistak dakarren prekarizazio prozesua ere.

Hainbat jendarte murrizketek, batez ere, jendarte babesari, hezkuntzari eta osakidetzari eta bortizkeria matxistari dagozkienek eragiten dute babesgabetasun, behin-behinekotasun, ez egonkortasun eta beldur egoeran aurkitzen ditugun emakumeak gero eta gehiago izatea. Ondorioz, emakumeok esplotazioa eta menpekotasuna onartzera behartuta gaude. Egoera honek bultzatzen du jendartea zein langile klasea gero eta zatituagoa egon dadin. Gero eta denbora gutxiago dugu jendartean zuzenean parte hartzeko, batez ere, guk, emakumeok, zeuen borrokarako lagunak, Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun emakumeok.

Bide honetan patriarkal sistema gainditzerako bidean urratsak emateko, ezinbestekoa da lan ekoizlea eta ugaltzekoa banatzea, pobreziaren atalase bat ezartzea (BPG per kapitaren %37,5) eta kantitate hau berdindu edo gaindituko duen gizarte soldata bat.

Gehiago irakurri: Gora emakume langilearen nazioarteko eguna!

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

«HasieraAurrekoa111213141516HurrengoaAmaiera»

TWITTER