Bannerra

Zerbitzu Sozialen Legearen salaketa Emakunderen aurrean

Zerbitzu Publiko eta Sozialak

2016/05/16

Aranako Geriatrikoa berriz irekitzeko ekimen sozialak, auzo elkarte eta eragile sozial desberdinez osatuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parlamentuaren Zerbitzu Sozialen Legearen garapenak Gasteizen emakumeengan izaten ari dituen ondorio larriak salatu ditu Emakunderen aurrean.

 

EMAKUNDEN AURKEZTEKO SALAKETAREN ALDERDI NAGUSIAK

1) Aranako Geriatrikoa eta Eguneko Unitatea itxi izanak eragin larria du Gasteizko emakumeek jasaten duten bazterkeria-egoeran, bai zainketa-lanen banaketari dagokionez, bai lan-egoerari dagokionez. Batetik, zerbitzu publikoen murrizketak familia-betebehar bilakatzen du berriro zainketa, emakumeen esku utzita, horregatik inolako aitorpen edo prestaziorik jaso gabe eta pairatzen dituzten desberdintasuna eta esplotazio ekonomikoa areagotuta. Bestetik, biziki feminizaturiko sektorearen murrizketa dakar; prekarioa izan arren, nagusiki sektore horretan topatzen dute lana emakumeek, beraz, larriagotu egiten da haien bazterkeria- eta langabezia-egoera. Ondorioz, eguneko arretara eta zainketara bideratutako gizarte-prestazioen murrizketa oro emakumeen kontrako zuzeneko erasoa da.

2) Arreta jasotzen duten edo adinekoei arreta ematen dieten eta Familia-inguruneko zainketetarako Prestazio Ekonomikoa jasotzen duten pertsonei buruzko txostenaren arabera, 1.949 dira, Aldundiaren EAZn artatuak 1.039 dira eta foru-egoitzetan+etxebizitza komunitarioetan 1.010 toki daude; batuz gero, 2.988 dira, eta, foru-egoitzetako 1.010 tokiekin alderatuta, nabarmena da 2008ko Gizarte Zerbitzuen Legea urratzen duen desoreka izugarria; era berean, horrek eragin handiagoa dauka Gasteizko emakumeengan.

3) EGKren 2015eko martxoaren 27ko txostenak argi eta garbi ematen du aditzera gertatzen ari dena: a) Ez dago Gizarte Eragileen parte-hartzerik. b) Zerbitzu hau ematen duten langileek ez dute lan-baldintzarik, ezta prestakuntzarik ere. c) Diskriminazio garbia dago emakumeen kontra, izan ere, familiak presionatuta, beren gain hartu behar izaten dute zainketa-lana, jendarte osoak eta, zehazki, gizarte-zerbitzuek bere egin eta banatu beharko luketena. Hala nola egoera horiek larriagotzen eta eragiten dituen jardunbide instituzionala.
EGKren 2015eko martxoaren 27ko txostenaren pasarte bat transkribatu behar dugu, 4. orrialdean ondokoa baitio, hitzez hitz: “Norberaren Autonomiaren eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arretaren Sustapenak desoreka islatzen du, diruzko prestazioaren mesedetan eta zerbitzuaren kaltetan, halaxe Legearen espiritua  iraulita. EAEn emandako prestazio gehienak Inguruneko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoari dagozkio, eta, halere, aipatu Legearen arabera, prestazio hori salbuespenezko kasuetan baino ez litzateke eman beharko. Dekretu-proiektu honek, aipatu hierarkia ezartzeaz gain, badirudi ontzat jotzen duela egungo egoera eta ahaztu egiten duela zer-nolako eragina izan duen (iruditzen zaigu ez dela nahita izan) emakumeen enplegurik prekarioenean”1.
“Izan ere, emakume ugarik lan-merkatua utzi behar izan dute, beren mendeko senideak prestazio ekonomiko baten truke artatzeko”.
Beste alde batetik, nabarmendu beharra dago, nahiz eta aurreko txostenak aipatu ez, emakumeek Mendekotasun Legeari (34/2006 Legea, abenduaren 14koa) heltzen diotenean jasotzen duten prestazio ekonomikoa, salbuespenezko egoeretarako aurreikusten dela alde batera utzita, barregarria dela, Legeak ez baitu ezartzen zenbateko zehatzik; ondorioz, benetan gutxieneko soldata bat jasotzen dute, ez dena nahikoa izaten eguneroko beharrei aurre egiteko. Horrez gain, mugimendu feministak adierazi zuen bere egunean, Lege hori onartu zenean, aurrerapausoa izan arren, ez zela nahikoa , eta emakumeak berriz behartzen dituela etxean geratzera senideak zaintzeko,  prekarietate-egoera larrian, gainera. Baina ezin dugu ahaztu, nozitu ditugun murrizketen ostean, Lege horren irismena ia baliogabea dela egun.
Hortaz, gaur egun, kontuan hartuta pairatzen ari garen zainketen krisi larria, premiazkoa da kalitatezko gizarte-zerbitzu publikoak abian jartzea, zainketa-lana bana dezaten, eta lan-sektore duina eraiki.

4) Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Mapa proiektuak EGKren txostenak aipatzen zituen akats berak ditu, legez kontra luzatzen du Gizarte Zerbitzuen Legeak ezarritako epea, 2016-12-26ko unibertsalizaziorako eta eskubide subjektiborako, eta 2020an % 85eko estaldura aurreikusten du.



ARANAKO GERIATRIKOA BERRIZ IREKITZEKO EKIMEN SOZIALA AUZO ELKARTEAK: ZAZPIGARREN ALABA, JUDIMENDIKOAK, ERREKA TXIKI, BETIKO GASTEIZ, ERROTA ZAHARRA, BOST URKI, GASTEIZ TXIKI, URIBE NOGALES, ARANAKO). BESTE TALDE SOZIAL BATZUK: ELKARTZEN, BILGUNE FEMINISTA, EGINAREN EGINEZ, ARABAKO SOS ARRAZAKERRIA, ARANTZABELA IKASTOLA, As. ATAWASOL-Vasco Maghrebi, As. ATERKO. ALDEKOAK: SINDIKATUAK ETA GIZARTE ONGIZATEKO FORU INSTITUTUKO LANGILEEN BATZORDEA: ELA, USAE, CCOO, LAB, SATSE ETA ESK.

 

Agertzea Gasteizeko Udaletxean

Etxebizitza

2016/05/16

Hainbat auzo elkarte, talde sozial eta sindikatuk Gasteizeko Udaletxearen Ogasun Komisioan agertze bat egin dugu maiatzaren 11n, asteazkena. Bertan 4 puntuko akordio proposamen bat egin dugu:

 

AKORDIO PROPOSAMENA

1) OHZ % 15 jaistea 2017rako, kontuan hartuta Udaletxean erregistratutako eta ondoren Batzar Nagusietara bidalitako eskaerak, 14.500 lagun. Jaitsiera proposatzen dugu murrizketa handieneko 15 eremuetarako, hiriko etxebizitza merkeenen zenbaketa den heinean.

2) % 99ra bitarteko hobariak, egungo arauak Gasteizerako OHZn ezarritako tarteen arabera.

3) Hobari horien aplikazioa zergapeko guztiei, Tasa, Zerga eta Prezio Publikoetan. EIOZ eta enpresen jarduerarekin lotuta egon litezkeen bestelakoetan salbu, esaterako, JEZ (Jarduera Ekonomikoen Zerga).

4) BOE-en Balio Katastralak ez igotzea 2017rako hiri osoari aplikatu arte. 

 

ESKAERA HAU BABESTEN DUTEN ELKARTEAK: AUZO ELKARTEAK: ERROTA ZAHARRA, BETIKO GASTEIZ, GASTEIZ TXIKI, JUDIMENDIKOAK, BIZIGARRI, ZAZPIGARREN ALABA, ERREKA TXIKI, BOST URKI, KALEARTEAN, GURE AUZUNE, URIBE NOGALES, BURDINBIDE, BIZILAGUN, IPAR ARRIAGA, BATÁN-MENDIZORROZA, ERDIALDE, ARANZABAL-LOVAINA, MIGUEL DE UNAMUNO, LAGUN ARTEA, ERREKABERRI, ARANAKO. TALDE SOZIALAK: ELKARTZEN, EGINAREN EGINEZ, ASAMBLEA DE PARADOS/AS, SOS RACISMO ARABA, As.ATAWASOL, ONGI ETORRI, KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS, IKASLE ABERTZALEAK, BILGUNE FEMINISTA. SINDIKATUAK: ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT.

Hainbat auzo elkarte, talde sozial eta sindikatuk Gasteizeko Udaletxearen Ogasun Komisioan agertze bat egin dugu maiatzaren 11n, asteazkena. Bertan 4 puntuko akordio proposamen bat egin dugu:

AKORDIO PROPOSAMENA

1)OHZ % 15 jaistea 2017rako, kontuan hartuta Udaletxean erregistratutako eta ondoren Batzar Nagusietara bidalitako eskaerak, 14.500 lagun. Jaitsiera proposatzen dugu murrizketa handieneko 15 eremuetarako, hiriko etxebizitza merkeenen zenbaketa den heinean.

2)% 99ra bitarteko hobariak, egungo arauak Gasteizerako OHZn ezarritako tarteen arabera.

3)Hobari horien aplikazioa zergapeko guztiei, Tasa, Zerga eta Prezio Publikoetan. EIOZ eta enpresen jarduerarekin lotuta egon litezkeen bestelakoetan salbu, esaterako, JEZ (Jarduera Ekonomikoen Zerga).

4)BOE-en Balio Katastralak ez igotzea 2017rako hiri osoari aplikatu arte.

ESKAERA HAU BABESTEN DUTEN ELKARTEAK:

AUZO ELKARTEAK: ERROTA ZAHARRA, BETIKO GASTEIZ, GASTEIZ TXIKI, JUDIMENDIKOAK, BIZIGARRI, ZAZPIGARREN ALABA, ERREKA TXIKI, BOST URKI, KALEARTEAN, GURE AUZUNE, URIBE NOGALES, BURDINBIDE, BIZILAGUN, IPAR ARRIAGA, BATÁN-MENDIZORROZA, ERDIALDE, ARANZABAL-LOVAINA, MIGUEL DE UNAMUNO, LAGUN ARTEA, ERREKABERRI, ARANAKO.

TALDE SOZIALAK: ELKARTZEN, EGINAREN EGINEZ, ASAMBLEA DE PARADOS/AS, SOS RACISMO ARABA, As.ATAWASOL, ONGI ETORRI, KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS, IKASLE ABERTZALEAK, BILGUNE FEMINISTA.

SINDIKATUAK: ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT.

 

Maiatzak1egin, balorazioa eta aurrera begira

Albisteak

2016/05/11

Larunbat honetan, maiatzak 14, Bilboko 7katu gaztetxean goizeko 11:00etan Maiatzak1egin dinamikak asanblada batera deitu du. Maiatzaren 1ean Bilbon egindako mobilizazioaren eta kurtso honetan egindako lanaren balorazioa egin eta konpartitu nahi da. Era berean, hurrengo kurtsoari begirako dinamikaren irizpide orokorrak marrazten hasteko parada izango dugu. Animatu, parte hartu eta deialdia zabaldu.

HERRI MUGIMENDUA INDARTUZ ETA ANTOLATUZ, EUSKAL HERRI LANGILEA LAGUNDU

 

Kapitalismoaren aurka Maiatzak 1 egin

Data esanguratsuak

2016/04/26

Beste urte batean, Maiatzak 1a berriz ere borrokarako grinez eta lehiaz hornitzeko helburuarekin, Maiaztak1Egin eta Herri Ekintza langile eta herri mugimendua mobilizazioari, kalera ateatzeari eta urte askoetan gure klase eskubideek jasotako eraso eta zaugarritasunaren ondorioz pillatutako amorrua antolatzeari deitzen ditugu.

Emakumeak, pentsiodunak, langabezi egoeran dauden pertsonak, migranteak, disidente sexualak, gazteak... herri langilea, bere osotasunean, aski dela diogu, pasa den urtean egin genuen bezelako indarrarekin, gehiengoa garela eta antolatuak gaudela erakutsiko diegu.

Horregatik, klase sentsibilitateak mugitzen dituen pertsona guztiak deitzen ditugu borroka, antolakuntza eta aldarrikapen egun honetan kalea berreskuratzera.

 

Plaza Euskadin, 18:00tan.

Kapitalismoaren Aurka, Maiatzak 1 Egin!

 

Maiatzaren Lehena antolatu dezagun (Bilbo)

Albisteak

2016/04/04

“Maiatzak 1 Egin” 2015eko maiatzaren lehena baino aste batzuk lehenago sortzen da, Bilboko herri mugimendua osatzen dugun eragile batzuen elkargune bezala. Orain dela urte batzuk langile klasearentzako data azpimarragarria zena, gaur egun desitxuratuta eta edukirik gabe bizi da; urtez urte garrantzia galtzen ari den data. Kezka honetaz gain, herri mugimenduaren ahots eta mezu propioa aldarrikatu nahi izan genuen.

TTIP eta Bilboko langile borroken inguruko jardunaldi batzuk antolatu, eta maiatzaren 1erako arratsaldean manifestaziora deitu genuen, aipatzekoa den oihartzuna izan zuena. Ondoren lanean jarraitu genuen Movistarreko langile autonomoek hasitako greba sostengatzen; herri mugimendura hurbildu ziren langileak eta eurekin amankomuneko lana burutu genuen: bilerak, ekintzak, manifestazioak, propaganda, hitzaldiak…

Momentu horretara arte egindako lanaren balorazioa positiboa izan zenez, aurrera egiteko hautua egin genuen; langile mugimendua eta herri mugimendua batzeko tresna bezala. Norabide horretan eta kurtso honetarako ekimena bultzatzea eta zabaltzea adostu dugu; espazio hau ezagutzen ez duten edo parte hartu ez duten herri mugimenduaren ahalik eta eragile gehien eta norbanakoak biltzea eta lanera batzearen helburuarekin.

Eta bide horretan apirilean burutuko diren bi asanbladetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu: apirilaren 7a, osteguna, 19:00etan 7katun eta apirilaren 23a, larunbata, 11:00etan 7katun.

HERRI MUGIMENDUA INDARTUZ ETA ANTOLATUZ, EUSKAL HERRI LANGILEA LAGUNDU

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

«HasieraAurrekoa12345678910HurrengoaAmaiera»

TWITTER