Bannerra

Maiatzaren Lehena antolatu dezagun (Bilbo)

Albisteak

2016/04/04

“Maiatzak 1 Egin” 2015eko maiatzaren lehena baino aste batzuk lehenago sortzen da, Bilboko herri mugimendua osatzen dugun eragile batzuen elkargune bezala. Orain dela urte batzuk langile klasearentzako data azpimarragarria zena, gaur egun desitxuratuta eta edukirik gabe bizi da; urtez urte garrantzia galtzen ari den data. Kezka honetaz gain, herri mugimenduaren ahots eta mezu propioa aldarrikatu nahi izan genuen.

TTIP eta Bilboko langile borroken inguruko jardunaldi batzuk antolatu, eta maiatzaren 1erako arratsaldean manifestaziora deitu genuen, aipatzekoa den oihartzuna izan zuena. Ondoren lanean jarraitu genuen Movistarreko langile autonomoek hasitako greba sostengatzen; herri mugimendura hurbildu ziren langileak eta eurekin amankomuneko lana burutu genuen: bilerak, ekintzak, manifestazioak, propaganda, hitzaldiak…

Momentu horretara arte egindako lanaren balorazioa positiboa izan zenez, aurrera egiteko hautua egin genuen; langile mugimendua eta herri mugimendua batzeko tresna bezala. Norabide horretan eta kurtso honetarako ekimena bultzatzea eta zabaltzea adostu dugu; espazio hau ezagutzen ez duten edo parte hartu ez duten herri mugimenduaren ahalik eta eragile gehien eta norbanakoak biltzea eta lanera batzearen helburuarekin.

Eta bide horretan apirilean burutuko diren bi asanbladetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu: apirilaren 7a, osteguna, 19:00etan 7katun eta apirilaren 23a, larunbata, 11:00etan 7katun.

HERRI MUGIMENDUA INDARTUZ ETA ANTOLATUZ, EUSKAL HERRI LANGILEA LAGUNDU

 

INFO 7n egon gara

Diru-Sarrera duinak

2016/04/01

POBREZIAREN MUGA ZEHAZTEAREN BEHARRAZ INFO 7n

 

Pobreziaren muga, gizarte desberdintasunak gutxitzeko tresna eraginkorra da. Pertsona orori gutxieneko duintasuna bermatzeko tresna alegia. Aberastasuna banatzeko mekanismo automatikoa da.

 

 

 

Jar diezaiogun muga pobreziari - Pobreziaren Muga 2016

Diru-Sarrera duinak

2016/03/25

KAPITALISMOAK ESPLOTAZIO ETA PREKARIETATEA DARABILTZA, ETA, ONDORIOZ, JENDARTEAREN DUALIZAZIOA ERAGITEN DU.

EREDU EKONOMIKOAREN EMAITZA HARRAPAKARIA: POBREZIA.

Kapitalismoa munduko sektore zabaletan pobrezia areagotzen duen prozesua eratzen ari da. 90. hamarkadan momentuko tendentziari jarraituz gero, 2050 eta 2075 urteen artean munduko populazioaren erdia erabateko pobrezian egongo zela baieztatzen zen. Iragarpena oso motz geratu zen. Izan ere, 2010etik aurrera munduko populazioaren erdiak planetaren aberastasunaren %2arekin nekez bizi da, eta gaur egun populazioaren %1ak beste %99ak baino aberastasun gehiago pilatzen du.

Eurostat agentziak erabakitako irizpidearen arabera (eskuragarri dagoen errenta baliokidearen medianaren %60a), eta 2014ko amaieran, Europar Batasunean 121,95 milioi pertsona pobrezian eta bazterketa arriskuan bizi ziren; horietatik 13,4 milioi Estatu espainolean (ia-ia populazioaren %29a). 2011n “de facto” erreskatatutako Estatu espainolak, troyka exijitutako “doikuntza programak” betetzearren, populazioaren herena baino gehiago erabateko txirotzera eraman du. Bestalde, pobrezia eta bazterketa honen itzelezko hazkundea datu ofizialetatik ateratako datuak direla azpimarratu beharra daukagu. Datu estatistikoek erakusten digutena baino askoz nabarmenagoa izan da pobretze orokorra.

Prozesu honek Euskal herrian ere badu bere isla, lege ezberdinen bitartez, gizarte zein lan eskubideetan ezarri diren murrizketa izugarriekin. Helburu nagusia ahalik eta etekin gehien lortzea da, eta hori posible izateko modu bakarra eskulana (gutxiago ordainduta eta lan baldintzak kaskartuz) eta lehengaiak (beste herri batzuetako baliabideen esplotazioaz) ahalik eta gehien ustiatzea da, baita izadia modu basatiagoan ustiatzea ere.

EUSKAL HERRIA “LEGE KOLPEZ” JENDARTE PREKARIO BATEAN SENDOTU DA.

2002 eta 2008 urteen artean errentarik altuenak %114,52a hazi ziren, soldatek eta pentsioek erosahalmena galtzen zuten bitartean (IPC erreala urteko igoerek baino handiagoa izan da). Egoerarik sailenetan daudenen diru sarreren murrizketak eta aberatsenen igoera txikiak populazioaren zati garrantzitsu baten beheranzko mugimendu bat eta zati txiki baten ongizate osoranzko aurrerapena eragin du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (Nafarroa Garaiarentzako ez daukagu daturik) populazioaren %1,67a aberastasunaren %44,78a kontrolatzen du, %8a 500 euro hileko diru sarrerekin bizirauten duen bitartean. Populazioaren %36,33a Pobreziaren Mugaren azpitik dago (BPG per capitaren %37,5%a).

Gehiago irakurri: Jar diezaiogun muga pobreziari - Pobreziaren Muga 2016

 

Logika kapitalistak arrazakeria eta xenofobia behar ditu

Albisteak

2016/03/21

Martxoaren 8ari begira pairatzen dugun heteropatriarkatua salatzeko egin genuen irakurketan, “kapitalismoak ezberdintasuna behar eta legitimatzen du, bere dominazio estrukturaren biziraupena langile klasearen aurka burutzen dituen opresio ezberdinetan oinarritzen delarik. Gure klasearen barruan, genero, nazio, arraza edota disidentzia sexualek klasearen zatiketa areagotzen dute, eta kapitalismoa desadostasun hauetaz baliatzen da bere irabazi-tasa bermatzeko eta dominazio diskurtsoaren oinarri ideologikoak sendotzeko”. Ideia hau arrazakeria eta xenofobiari ere aplika diezaiekegu.

Irabazi-tasaren logika kapitalista soilik posiblea izan daiteke langileak gero eta gehiago esplotatuz, gure inguruaren arpilatzea areagotuz, eta beste herriak zanpatuz eta hondamendira eramanez. Kolonizazioaz lehen, eta gerora inperialismoaz, kapitalismoak bere hedapen politiken bitartez, beste herrien opresioa eta arpilatzea muturreraino eraman duen sistema da. Eta horretarako, justifikazio ideologiko bat behar izan du: Mendebaldeko kulturaren eta arrazaren nagusitasuna. Historian aitzaki hauen adibide ugari aurki ditzakegu: europarrek “beltzez” beteriko kontinentea “aurkitu” zuten; Colonek “indio” ugari zituen beste kontinente bat “aurkitu zuen”; nazismoak, kapitalismoaren oniritziarekin, juduak eta ijitoak garbitzen saiatu zen… Interes kapitalistek talde hauen demonizazioa behar zuten herri hauek zanpatzeko.

Gaur egun logika makabro honetan murgildurik jarraitzen dugu: “giza aurpegiko gerrak”, herri “atzeratuei” “mendebaldeko demokrazia” esportatzeko “interbentzioak”, “terrorismoaren aurkako gerra”, “zibilizazioen arteko talka”… Geroz eta bizitzaren alderdi gehiagoren esplotazio eta merkantilizazioaren areagotzea bideratzeko eta planetako herri guztiak kontrolatzeko kapitalismo inperialistak erabiltzen dituen eufemismoak. Aitzakiak, noski, baina gizartean kutsua uzten dutena eta mendebaldeko nagusitasunaren ideia zabaltzen dutena. Era honetan, herri langilea menderatzeko mendeetako lan ideologikoek aberastasuna handitu eta kontzentratzeko balio dute.

Gehiago irakurri: Logika kapitalistak arrazakeria eta xenofobia behar ditu

 

Kapitalismoaren ideologia xenofoboa da

Albisteak

2016/03/19

Kapitalismoa, polarizazio eta aberastasunaren metaketa da batez ere. Oxfam GKEaren arabera, “ %1aren zerbitzura dagoen ekonomia” (2016). 1988 eta 2011 urteen bitartean, herritarron %10 aberatsenak, diru sarreren gehikuntza totalaren %46a metatu dute. Bitartean, %10 pobreenak, soilik %0,6 jaso duen bitartean. Izan ere, %10 aberatsenek, %80 pobreenek baino gehiago bereganatzen dute, eta %50 pobreenak baino laukoitza. Polarizazio eta metaketa hau, soilik da posible, langileon eskulana gero eta gehiago esplotatuz, eta gure ingurugiroa eta herriak ustiatuz eta zapalduz.

Kapitalismoa, kolonizazioarekin lehenik eta inperialismoarekin ondoren, herrien ustiaketa eta zapalkuntza urrunen eraman duen sistema izan bada ere, ez da politika espantsionistak erabili izan dituen bakarra. Historian zehar hedapen politika guztiek justifikazio ideologiko bat behar izan dute / behar dute eta horregatik beragatik izan dute / badute. Justifikazio hau esplotatu, menderatu eta zapaltzen dituen herrien aldeko nagusitasuna aldarrikatzean oinarritu izan dira /oinarritzen dira; beraien hobe beharrez ari direla iritziz, hezi eta zibilizatu daitezen. Europarrek, mundu zaharraren hegoaldera “beltzez” beteriko kontinentea “aurkitu” zuten. 1492an Colonek, Jainkoa eta merkataritza kapitalaren laguntzaz, “indio” ugari zeuden kontinente berri bat aurkitu zuen “mundu zaharraren” mendebaldera. Amerikan ez zegoen “indiorik” ezta Afrikan “beltzik” ere, inongo talde etnikorik ez baitzen horrela izendatzen. Kolonizatzaileen esplotazio goseak, horrela behar zituen. kolonizazio prozesuak behar zuen produktua alegia. Ondoren, eskema hau, nazismoaren lengoaia basatiarekin indartu egiten da. “Untermenschen”-ak (giza-azpikoak), beraien osotasunean “Randvölker”-ak (herri marjinalak) osatzera datozenak, zerbitzari lanak egitera datoz lehen munduko “Herrenvölker”-ren (herri menderatzaileak) lan esklabo giza.

Gaur egun, oraindik ere, harriduraz honako justifikazioekin topo egiten dugu: “gerra humanitarioak”, “mendebaldeko demokrazia” “atzeratuta” bizi diren herrialdetara esportatzeko “esku hartzeak”, “terrorismoaren aurkako gerrak”, “zibilizazioen arteko talka”… Guztiak, kapitalismo inperialistak erabiltzen dituen leungarriak dira, munduko herri guztiak kontrolpean edukitzeko; modu hontan, herrion ustiaketa eta bizitzako gero eta arlo gehiagoren salerosketa areagotuz.

Are gehiago, kontua ez da era honetako justifikazioekin bukatzen, egunez egun, logika kapitalistak sortutako gerra inperialisten ondorioz ematen ari diren migrazio masiboak eta ondoriozko dramak ikusten ari gara. Demokraziaren “gotorleku” izateaz harro adierazten den Europa honetan ikus ditzakegu gainera. Gaur Martxoaren 21a, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna den honetan, inoiz baino indar handiagoa hartzen du SOS arrazakeriaren hurrengo esaldiak “Europa zaharraren hegoaldeko muga, hilobi erraldoia da”. Zentsu honetan, Europa mailako arrazakeria eta xenofobia adierazlerik larriena, arrazakeria instituzionalean kokatzen duten eragile guztien irakurketarekin bat egiten dugu. Egungo atzerri politika eta lege ezberdinak izanik, adierazle nagusiak. Politika hauekin, alde batetik, pertsona migrante eta asilotuen kolektiboak jartzen dituzte beraien segurtasun estrategien eta estrategia militar eta polizialen erdian. Bestetik, kontrol soziala, kriminalizazioa eta errepresioa areagotzen dituzte “mendebaldeko demokrazietan”. Eta guzti hau gutxi ez balitz, hirugarren herrialdeetan egindako esku hartze eta injerentzia ezberdinak justifikatzeaz gain, hatsa ere ematen diete.

Gehiago irakurri: Kapitalismoaren ideologia xenofoboa da

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

«HasieraAurrekoa12345678910HurrengoaAmaiera»

TWITTER