Bannerra

Rueda de prensa de la Iniciativa social por la apertura del geriátrico de Arana

Zerbitzu Publiko eta Sozialak

2017/01/25

LEY DE SERVICIOS SOCIALES Y DECRETO DE CARTERA

1).- Presupuestos 2017 de las tres Instituciones Públicas, Ayuntamiento, Diputación y Parlamento de Gasteiz.

En la rueda de prensa dada el pasado 19 de enero a las 11 de la mañana en el Centro Amaia en Aranbizkarra se denunció el FRAUDE de los presupuestos en los tres niveles institucionales:

a).- Que supone en el presupuesto del ayuntamiento, hablar de subida del 21% con relación al 2016, cuando en la práctica esta subida es 1/3 de la asunción del SAD de diputación, que se queda con los 2/3 para el 2018 y 2019.


b).- En cuanto a Diputación, igualmente se trampean los números generales con datos absolutos, donde el montante total enmascara competencias que son de los ayuntamientos, pero que la diputación seguirá prestando para engordar su presupuesto. Pero las Residencias Privadas conveniadas o concertadas, siguen pagando a sus trabajadoras un 40% más bajo que en las públicas. Servicios residenciales concertados 5.666.077€, Servicios residenciales Tercera Edad de Ariznabarra 6.866.712€ y Servicio Centro de Día Bizia con 767.254€.


c).- Con el Gobierno Vasco, compromiso para el 2017 de proveer 1.101 millones para cumplir la Cartera y desde el Consejo Vasco de Finanzas un fondo de 20 millones. Estas cantidades son absolutamente insuficientes, sería necesario el doble de este montante, para poder abordar con garantías el 2017 y siguientes ejercicios.


2).-Incumplimiento de la Ley de Servicios Sociales y el Decreto de Cartera  de octubre de 2015.


a).- Ninguna de las tres instituciones cumple la Ley de Servicios Sociales de diciembre del 2008 y el Decreto de Cartera de octubre del 2015. Por eso de nuestra denuncia a Emakunde y al Ararteko del incumplimiento de la Ley. Aunque el 1 de enero de este 2017 el DERECHO SUBJETIVO Y LA UNIVERSALIZACIÓN tiene que estar vigente y es reclamable ante los tribunales de Justicia, aunque de hecho desaparecen por ley LAS LISTAS DE ESPERA, en realidad se crea un cuello de botella en los Servicios Sociales de Base y en el grupo técnico de Diputación para valoración de los grados de las personas dependientes.


3).- Retroceso en Vitoria-Gasteiz de la atención a las personas dependientes en lo público.


Los cálculos realizados por esta Iniciativa Social por la apertura del Geriátrico de Arana, en base a los datos facilitados por el ayuntamiento y la Diputación, son de una bajada de 608 plazas, distribuidas en 290 plazas menos en el SAD, 65 plazas en prestación económica a familias cuidadoras y de 253 plazas menos en Residencias Públicas. El informe presentado al Parlamento Vasco por parte del Ararteko, de 565 páginas, habla de la insuficiencia económica para los Servicios de Dependencia y advierte, en su página 157, “Dicha redistribución competencial y dicho reajuste financiero en ningún caso podrán suponer una disminución en los niveles de intensidad y cobertura de las prestaciones y servicios existentes en la fecha de su entrada en vigor”  Todo esto sin tener en cuenta, el aumento de la población dependiente en todo un año. Consideramos que de las 49.194 personas mayores de 65 años, el 20% son dependientes, es decir 9.838 personas y las instituciones atienden en el nivel público y privado a 5.207, con lo cual quedan al descubierto 4.623 personas, con los consiguientes dramas en esas personas y sus familias. Recordar también como dato de referencia, que 40.000 personas de Gasteiz mayores de 65 años perciben menos de 600 € mensuales de prestación contributiva o no.


4).- Petición de apertura del Geriátrico de Arana.

Con el tema de la petición de apertura del Geriátrico de Arana, se han recogido 10.058 firmas y hay asamblea en la Asociación Vecinal de San Martín el jueves  26 de enero a las 19,00. También recordar que los Elkargunes de Personas Mayores de Gasteiz y el Elkargune Vecinal se han pronunciado a favor de la apertura de Arana. Finalmente, nos hemos solidarizado con la Huelga que están llevando las trabajadoras de Residencias Privadas de Bizkaia, que lo harán en el mes de febrero, y que aquí también nos afecta en Gasteiz con las residencias privadas.


LA INICIATIVA SOCIAL POR LA APERTURA DEL GERIÁTRICO DE ARANA

ASOCIACIONES VECINALES (ZAZPIGARREN ALABA, JUDIMENDIKOAK, ERREKA TXIKI, BETIKO GASTEIZ, ERROTA ZAHARRA, BOST URKI, GASTEIZ TXIKI, URIBE NOGALES, ARANAKO, IPAR ARRIAGA, GURE AUZUNE, KALEARTEAN, ZABALGANA BATUZ, ADURTZAKOAK, SAN MARTÍN) OTROS GRUPOS SOCIALES: ELKARTZEN, BILGUNE FEMINISTA, IKASLE ABERTZALEAK, ASKAPENA, EGINAREN EGINEZ, ARABAKO SOS ARRAZAKERRIA, ASAMBLEA DE PARADOS, IKASTOLA ARANTZABELA, ARANBIZKARRA IKASTOLA, SAMANIEGO IKASTETXEA, LOPEZ DE GEREÑO IKASTETXEA, ODON DE APRAIZ IKASTOLA, BARRUTIA IKASTOLA, TOKI EDER IKASTOLA, UMANDI IKASTOLA.


APOYAN:  SINDICATOS JUNTA PERSONAL DEL IFBS: ELA, USAE, CCOO, LAB, SATSE Y ESK

 
 

Pobreziaren kontra gutxiengo dirusarrerak ziurtatu

Diru-Sarrera duinak

2017/01/13

Azken egunotan Iñigo Urkullu lehendakaria zein Beatriz Artolazabal Gizarte politika eta enplegu sailburua Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatarako (LGS) dekretatuta dagoen %8ko igoera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gobernuak ez diola Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) ezarriko esaten entzun ahal izan ditugu, euren legean bertan horrela jasota badago ere. Horren ordez, Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) igoera aplikatuko diote igoera honek erosteko ahalmena eta “bizi baldintza duinak” ziurtatzen dutela gaineratuz.

Azkeneko urteetan DBE jasotzeko baldintzak etengabe gogortu ez ezik azkeneko hiru urtetan honen diru kopurua  lege kolpez (aurrekontuen bidez)  %21a jaitsi duten bitartean (urtero %7a 2014, 2015 eta 2016 urteetan) horrelako adierazpenak egitea gutxienez zitala bada. 2008an DBE-jasotzaile kopurua 29.585ekoa bazen, 2016ko abenduan kopuru hori 63.797ra igo da. Pertsona guzti hauen artean 46.150ek NANa espainola dute. Honek migranteei egoeraren erantzule izatea egozten dieten diskurtso xenofobo eta arrazistak gezurtatzen ditu. 2008an aurrekontuak 222,2 miloi euro bideratzen zituen DBEra, 7.510 eurokoa zelarik bataz besteko diru kopurua pertsona bakoitzarentzat. 2016ko aurrekontuak 378,5 milioi bideratu zituen, hots, pertsona bakoitzarentzat 5914 euro. Hau murrizpen larria da, batez ere krisia deitu zuten herri langilearen kontra bideratutako neurri pila kontutan hartzen badugu. Egoera hau bereziki larria da kide bakarreko familietan, erreferentziazko pertsona emakumea denean areagotzen delarik. Gazteak; migranteak; langabetuak; pentsionistak (63.797tik 15.817, hauen artean 10.737 emakumeak dira); eta gero eta gehiago  “langile pobreak” deituriko klase sozial “berri” hori (12.570;  8.221 emakumeak dira).

Kapitalismoa batez ere polarizazioa baita, alde batetik, aberastasunaren kontzentrazioa, segurtasuna eta kontsumoa munduko aberastasunaren %83 aren jabe den %10eko biztanleria horrentzat  eta bestetik langabezia, prekarietatea, miseria pentsioak eta osasuna, hezkuntza zein oinarrizko elikadurarako zailtasuna ...pobrezia azken finean (munduko populazioaren %50a soilik planetako aberastasunaren %2aren jabe da). Krisia deitutakoarekin areagotu den egoera. EUROSTATek erabiltzen duen metodoaren arabera, 2015ean Europar Batasunean (EB) 123 milioi pertsona pobrezian eta bazterketa arriskuan bizi ziren; horietatik 13,4 milioi Estatu espainolean (populazioaren %29a). Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleriaren %1,67ak, aberastasunaren %44,78aren jabe dira. Bitartean herritarron %8a hilabeteko 500eurotik beherako diru sarrerekin bizi da, eta %36,33a pobreziaren mugaren azpian kokatzen da.

Egoera honen aurrean, ezin gara DBEren murrizketaren kritika hutsean geratu; ezta azkeneko urteetan pairatzen ari den murrizketaren kritika hutsean geratu ere.  Eraso guzti hauek salatzeaz gain, argi eta garbi utzi behar dugu, DBEa indarrean dagoenetik baieztatu den bezala, prestazio ekonomiko honek ez duela inolaz ere pobreziaren arazoa konpontzen laguntzen.

Elkartzen-ek urteak daramatza erreklamatzen pobreziaren muga definitu eta zehazteko irizpide homogeneo bat ezar dadin. Europako eta estatuetako instituzioek pobreziaren mugaren ezarpena erabili daitekeen errenta baliokidearen medianan oinarritzen dute; hau da, populazioaren gehiengoarentzako soldatetan. Jakinda 70. hamarkadaren erdialdetik, sortutako aberastasunean soldatapeko biztanleriaren esku-hartzeak behera egin duela kapitalak bereganatutako zatia asko hazi den bitartean: 1977an soldatapeko biztanleriaren ordainsaria BPGaren %67,3a zen, 2012an portzentai hori %48,6ra jaitsi delarik, gure proposamenak per capita BPG-etan oinarritutako soldatak indexatzearen alde egiten du:


- LGS inoiz ez litzateke per capita BPG-aren %50 baino baxuagoa izan behar.


- Prestazio bat bera ere ez litzateke inoiz per capita BPG-aren %37,5 baino baxuagoa izan behar
, pobreziaren mugatzat hartzera pasatuko litzatekeelarik.

BPGak sortutako aberastasuna zenbatzeko dituen mugez jabetzen bagara ere (ez du zenbatzen iruzur fiskala, ezta ezkutuko ekonomia ere, eta are gutxiago jendartea sostengatzen duen lan erreproduktiboa), eta hel daitezkeen ekarpenei zabalik egonda, metodo honen bertutea azpimarratu nahi dugu: aberastasunaren banaketa bere sorrerara lotzen duela.

Egia da pobreziaren mugaren gainetik egongo diren prestazio edo gizarte soldatekin ez dugula pobreziarekin bukatuko. Pobreziarekin era integralean bukatzeko, esplotazioarekin bukatzeko lan-baldintza duinak bermatzea, etxebizitzen gehiegizko prezioei eta alokairuei muga jartzea… nahitaezko neurri bakar batzuk dira. Itzartzeko ordua da, kontzientzia hartzeko ordua, sistemari era kolektibo baten aurre egitekoa.

 

Latxe Uranga Elkartzeneko kidea

Euskal Herrian, 2017ko urtarrilaren 13an

 
 

2017ko aurrekontuen analisia

Aurrekontuak

2016/12/23

INSTITUZIO DESBERDINETATIK INPOSATZEN ZAIGUN EREDU PREKARIOA GELDIARAZTEKO, ELKARTZENEK PARTE HARTZAILEAK ETA ABERASTASUNA BANATUKO DUTEN AURREKONTUAK EXIJITZEN DITU


Aurrekontuak politika ekonomikoaren tresna kapitalismoaren zerbitzura

Aurrekontuak tresna nagusiak dira aberastasuna banatzeko, eta baita pertsona guztiei duintasunez  bizitzeko behar dituen gutxieneko materialak  bermatzeko ere. Horregatik, ezin ditugu utzi botere kapitalistaren eta haren alderdien esku aurrekontuen gaineko erabakiak. Aurrea hartu behar diogu egoerari eta jabetu aurrekontuez ari garenean zertaz ari garen: diru-bilketa egiteko moduaz, bildutakoa zertan gastatu erabakitzeaz eta  prozesu hori nola egin eta nork erabakitzen duen aztertzeaz. Ez gara ari soilik gastuei buruz.

Urtez urte ari gara ikusten errentarik baxuenek bere gain hartzen dutela zergen pisu handiena. Krisia aitzakia besterik ez da kapitalak inposatutako egitura atzerakoiaren oinarrizko ezaugarriak gero eta gehiago indartzeko. Gero eta gehiago dira zeharkako zergak, mailakako elementurik ez eta bildutakoaren erdia baino gehiago suposatzen dutenak (2017an %53,53, 2008an %46 baino ez). Beraz, zerga gehienak langileek zein herritar sektoreek ordaintzen dituzte. Presio fiskalak Europako baxuenetakoa izaten jarraitzen du, hori dela-eta diru-bilketa txikia da. Guzti honi iruzur fiskalaren handiagotzea gehitu behar diogu (10.000 milioi euroetatik gora), ondasun handiek gozatzen duten inpunitatearen erakusle.

Diru-sarrera gutxiago izan arren, kupoa eta hitzarmena ordaintzen jarraitzen dugu. Madrili gero eta diru gehiago ordaintzen diogu bere zorra ordain dezan (gastu militarrak, jaso ez ditugun transferentziak, azpiegitura handiak…). Oro har, 2017an Euskal Herriak 1.700 milioi eurotik gora bidaliko ditu Madrilera kupo eta hitzarmenaren bidez, aurten Nafarroak ordaindu beharrekoan jaitsiera nabarmena egon den arren.

Etengabeko pribatizazioez gain, publikotik ekimen pribaturako diru transferentzia eta alor guztietan ezartzen diren murrizketak, langabezia modu esponentzialean ari da gora egiten (176.600 pertsonatik gora langabezian eta %93ko behin-behinekotasuna). Hortaz, horrek guzti horrek erakusten digu zein den egoera: klase herritarrak baztertu daude. Eta bazterketa hori AURREKONTUETATIK hasten da.

Hala ere, obra “faraonikoak” egiten (AHTa, SuperHegoa, SuperPortua, ...) jarraitzen dute, zenbaiten poltsikoak betetzeko. Adibide esanguratsu bat: 2010 eta 2018 urteen artean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak AHTri bideratutako aurrekontua 2.570,74 milioikoa da; bitartean 2016an Etxebizitza Sailburuordetza guztiari 108,9 milioi dagokio (2017ko martxo-arte luzatutako aurrekoatuak) hau da, AHTn 8 urtetan eta etxebizitza politikan 25 urtetan gastatuko dena berdina da. Nafarroan errealitate bera: AHTri 1,25 milioi euro bideratzeaz gain, ezkutatu egiten da “gastu sabaian” ez zenbatuz. Bitartean, etxebizitzari sarrera eta eraikuntzaren sustapeneko sailari 53,90 milioi euro esleitzen zaio, 2008an 273,88 milioi izan zirenean, agerian utziz “aldaketaren” gobernuaren neurrien epelkeria; gainazala soilik ukitzen eta apur gutxi batzuk gehiago banatzen dituzten neurriak; arazoaren erroa bilatu nahi ez dituzten neurriak.

Gehiago irakurri: 2017ko aurrekontuen analisia

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

«HasieraAurrekoa12345678910HurrengoaAmaiera»

TWITTER