Bannerra

2017ko Hego Euskal Herriko aurrekontuen irakurketa kritiko bat etxebizitza arloan

Aurrekontuak

2017/04/03

LABURPENA

(txosten osoa eskuragarri pdf formatoan artikuluaren bukaeran)

2017KO AURREKONTUEK, HUTSALAK IZATEAZ GAIN, ALDERDI POLITIKOEK ALDARRIKATZEN DITUZTEN HELBURUEI EZ DIETE EUSTEN BERRIRO ERE. ETXEBIZITZA ERABILERA ESKUBIDEA? ESKUBIDE UKATUA DA, GUZTIZ ANTISOZIALAK DIREN AURREKONTUAK ONARTZEAN

Aurrekontuak tresna nagusiak dira aberastasuna banatzeko, eta baita pertsona guztiei duintasunez  bizitzeko behar dituen gutxieneko materialak  bermatzeko ere. Horregatik, ezin ditugu utzi botere kapitalistaren eta haren alderdien esku aurrekontuen gaineko erabakiak. Gobernuetatik aurrekontuak ahal diren bezain sozialak direla adierazten digute; errealitateak berriz, Hego Euskal Herriko instituzio publikoek gastu sozial zuzenera bideratutakoa pixkanaka hondoratzen doala erakusten digu.


Zorraren pisua handitzeak hurrengo hamarkada osoaren benetako jendarte gastua baldintzatzea dakar, non kupoak eta konbenioak, zorra ordaintzeak eta arlo publikoaren jarduera burokratikoek ia bildutako diru osoa eskuratuko baitute. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gobernuaren Etxebizitza Kontseilariordetzaren gastua 121,67 milioi eurotakoa da, 2009an baino 95,70 milioi gutxiago. Nafarroan 2017an 53,90 milioi euro bideratu dira, 2008an baino 219,98 milioi euro gutxiago. Hala ere, obra “faraonikoak” egiten (AHTa, SuperHegoa, SuperPortua, ...) jarraitzen dute, zenbaiten poltsikoak betetzeko.  
Alokairu eskaria gero eta zabalagoa da, baina Alokairu Sozialeko Etxebizitza Parke Publiko bat sortzeko borondate ezaren ondorioz, alokairuaren pribatizazioaren alde egiten da.


Hego Euskal Herrian alokairuaren presentzia murritza izaten jarraitzen du, Europar Batasuneko %29,4ko bataz bestekotik oso urrun, azkeneko urteotan etxebizitzara heltzeko alokairu eskariaren garapena nabarmen hazi denean.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 2017ko Aurrekontuen Memorian eta Nafarroako Gobernuak publiko egindako hainbat dokumentutan lehentasuna, erosketaren aurrean, alokairua sustatzea dela adierazten da, baina publikoa ala pribatua?
2013-2016 Etxebizitza Plan Gidatzailean irakurri dezakegu salmentarako 8.650 etxebizitza eta alokairura 3.950 (horietatik 900 erosteko aukerarekin) aurreikusten zirela. Eta alokairuaren kasuan, ez dira ezta euren helburuetara heltzen, 2010-2012 betetze gradua %42,9koa izan zen, erosketan betetze gradua %116,60koa izan zenean. Eta horri deitzen al diote alokairua sustatzea?


Diru publikoa Alokairu Sozialeko Etxebizitza Parke Publiko bat sortzeko bideratu beharrean, diru publikoa esku pribatuetarako transferentzia areagotzen ari dira, partikularren etxebizitzak alokairurako eskaintzaren bidez.

Gehiago irakurri: 2017ko Hego Euskal Herriko aurrekontuen irakurketa kritiko bat etxebizitza arloan

 

Martxoaren 21a Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna

Data esanguratsuak

2017/03/20

KAPITALISMOAK ESPLOTATU ETA PREKARIZATU EGITEN DU, ONDORIOZ JENDARTEAREN DUALIZAZIOA ERAGINEZ. KAPITALISMOAREN IDEOLOGIA XENOFOBOA DA!

Arrazakeria eta xenofobia jendarteen egitura ideologiko, politiko zein ekonomikoan lekukotzen dira. Herri eta nazioen esplotazio, menderatze eta zapalkuntzen bitartez adierazten direlarik. Hedapen politika guztiek esplotatu, menderatu eta zapaltzen dituen herrien aldeko nagusitasuna aldarrikatzeko justifikazio ideologikoa eduki izan dute historian zehar, baita gaur egun ere. Beraien hobe beharrez ari direla iritziz, hezi eta zibilizatu daitezen.


Kapitalismoa, polarizazio eta aberastasunaren metaketa da batez ere. 1990. hamarkadan, orduko joerak jarraituz gero, 2050 eta 2075a bitartean, gizateriaren erdia erabateko pobrezian biziko zela baieztatzen zen.  Ageriko da aldiz, prozesu horren azkartzea, 2010etik gaur arte, gizateriaren erdia, munduko aberastasunaren %2az soilik bizi baita. Oxfam GKEren azkenengo txostenaren arabera, 2015etik munduko populazioaren %1 aberatsenak gainontzeko populazio osoak baino aberastasun gehiago du. Gutxi balitz, munduko populazioaren %10 aberatsena isuriketa kutsatzaile guztien erdiaren arduraduna da. Egun, zortzi pertsonek, zortzi gizonek hain zuzen ere, 3600 milloi pertsonek (gizateria osoaren erdiak) duten aberastasun bezainbeste dute. Lanaren Mundu Erakundeak 21 milloi pertsonak bortxazko lana egitera behartuta daudela kalkulatzen du. Honek urtero 150.000 milloiren bat dolarreko etekinak sortzen ditu. 1990. urtean G20 herrialdeetan, sozietate-zergaren batazbesteko tipo nominala %40koa zen, 2015. urtean, %  28,7ra jaitsi da.


Gaur egun, oraindik ere, harriduraz honako justifikazioekin topo egiten dugu: “gerra humanitarioak”, “mendebaldeko demokrazia” “atzeratuta” bizi diren herrialdetara esportatzeko “esku hartzeak”, “terrorismoaren aurkako gerrak”, “zibilizazioen arteko talka”… Guztiak, kapitalismo inperialistak erabiltzen dituen leungarriak dira, munduko herri guztiak kontrolpean edukitzeko; modu honetan, herrion ustiaketa eta bizitzako gero eta arlo gehiagoren salerosketa areagotuz. Are gehiago, kontua ez da era honetako justifikazioekin bukatzen, egunez egun, logika kapitalistak sortutako gerra inperialisten ondorioz ematen ari diren migrazio masiboak eta ondoriozko dramak ikusten ari gara. Demokraziaren “gotorleku” izateaz harro adierazten den Europa honetan ikus ditzakegu gainera.


Gaur Martxoaren 21a, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna den honetan, SOS arrazakeriak esan bezala, “Europa zaharraren hegoaldeko muga, hilobi erraldoia da”.


Eraila izan baino bost egun lehenago Malcolm X-k argi eta garbi adierazten zuen: “Beraiek errudun diren horietaz akusatzen gaituzte. Kriminalak beti egiten duena da. Bonbardeatzen zaituzte eta ondoren zure burua bonbardeatu izanaz akusatzen dizute. Arrazistek beti egin dutena da. Beraien ohiturak egintza kriminalen ohiturak dira eta prentsaren bitartez biktima bezala agertzen dira…. biktima kriminal bezala aurkeztu eta kriminala biktima bezala. Horrela egiten dute”.

Gehiago irakurri: Martxoaren 21a Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna

 

Martxoak 8. Gora borroka feminista!!!

Data esanguratsuak

2017/03/06

Patriarkatua, jendartearen estruktura ideologiko, politiko eta ekonomikoan integratua dago eta emakumeon aurkako zapalkuntza, esplotazio eta genero menderatzearen bidez adierazten da. Honela kapitalismoak emakumeok erabiltzen gaitu bere biziraupenerako sexuen arteko lanaren banaketaren bitartez. Ideologia patriarkalak gure bizitzako esparru guztietan eragiten du.

 

Sistema honen biziraupena eta erreprodukzioa ziurtatzen dituzten botere harremanak betikotzeko indarkeria oinarrizko osagaia da. Egiturazko indarkeria hau antzemanezina izatea bilatzen du sistemak, existitzen ez dela sinestarazi arte. Emakumeon kontrako biolentzia guztien artean baliteke indarkeria fisikoa ikusgarriena izatea, agerikoena baita. Baina patriarkatuak, kapitalak bezala, egiturazko indarkeria beharrezkoa du.

 

Patriarkatuak emakumeon zapalkuntza ziurtatzeko, beste bide batzuen artean, emakumeon kondizio materialak baldintzatzen ditu, kapitalismoak bikain ikasi eta erabiltzen duena. Gizonekiko ekonomikoki menpekoak izatera kondenatu nahi gaitu.

 

Kapitalismoa gero eta pertsona gehiagoren pobretze prozesua eragiten ari da baina egoera hau ez da neutroa generoari dagokionez. Krisia deitu duten pobretze eta prekarizazio prozesu azkartu honek gero eta herritar sektore gehiagotan eta gero eta bizitzako esparru gehiagotan eragiten ari da. Hori egia bada ere argi izan behar dugu badaudela kolpatuagoak diren sektore sozialak. Eta sistema patriarkal baten bizi garen heinean emakumeok gara aipatu beharreko lehenengoa.

 

Datu batzuk ematearren: lanaldi murriztuen %80a emakumeok okupatzen ditugu eta horietatik %62ak ez dugu nahita egiten (2008an %33a ginen), lan berdinagatik emakumeon soldata gizonezkoena baino %24-28 baxuagoa da. Beste alde batetik lan merkatuan sartu izanak, emakumeon lanaldia bikoiztu edo hirukoiztu egin du, lan erreproduktiboak  nagusiki gure gain jarraitzen baitu. Honi zerbitzu sozialen eta publikoen murrizketak gehitu behar dizkiogu. Murrizketa hauek bi zentzutan eragiten gaituzte zuzen zuzenean. Murrizketa horietatik eratortzen den lan karga gugan erori ez ezik zerbitzu horietan lan egiten dugun pertsonen gehiengoa emakumeak izanik soldatapeko langile moduan ere eragiten gaituzte.

Badaude gogorki kolpatutako beste sektore batzuk ere: kide bakarra den gurasoa, migratuak, emantzipatu ezin daitezkeen gazteak, langabetuak, pentsionistak eta gero eta gehiago “langile pobreak”. Aipatutako sektore guzti hauetan egoera are gehiago gogortzen delarik emakumea izanda.

 

Errealitate honekin batera, emakumeok, gizon gehien gehienek eta adina aintzat hartu gabe, kapitalarekin egindako aliantza pairatzen dugu. Kapitalismoa egungo familia eredu patriarkalaz baliatzen da, ezinbesteko jendarte jarduera gehiena suposatzen duen etxeko lana ikustezin bilakatuz, esplotazio oro ukatuz eta familia eredu horretan bere buruak kokatzen ez dituzten pertsona guztiak ikustezinak bihurtuz. Patriarkatuak sistema kapitalista sostengatzen duen bezala familiak patriarkatua sustatzen du, patriarkatuaren erreprodukzioa ziurtatzen laguntzen duelarik.

 

Bada, sistema patriarkala gainditzerako bidean urratsak ematen hasteko ezinbestekoa da lan produktiboa eta erreproduktiboa banatzea, Pobreziaren Muga ezartzea (BPG per kapitaren %37,5a) eta kantitate hau berdindu edo gaindituko duen gizarte soldata bat ezartzea. Era berean, langileen arteko gutxienengo soldata BPG per kapitaren %50ean ezarri behar da genero ezberdinetako langileen arteko soldata ezberdintasuna ekidinez. Independentzia ekonomikorik barik askatasuna eta independentzia pertsonala hitz hutsak baino ez dira. Bide honetan antolakuntza eta borroka ezinbesteko tresnak dira.


Gora borroka feminista!!!


Elkartzen, Euskal Herrian 2017-III-6





 

Jar diezaiogun muga pobreziari. Pobreziaren muga 2017

Diru-Sarrera duinak

2017/02/14

POBREZIAREN MUGA ZEHAZTEAREN GARRANTZIA.

Elkartzenen uste dugu, pertsona ororen parte-hartze sozial aktiboa bermatzeko helburuaz,  gutxieneko diru-sarrera duinak bermatuak eduki behar ditugula. Bistakoa badirudi ere, pobreziak, berau ulertu eta azaltzeak, ondorengo ezbaian du giltzarria: aberastasuna eta errenten  banaketa desorekatua bai zentzu “bertikalean” (lan eta kapitalaren errentak) zein zentzu “horizontalean” (herritarren artean egiten den baliabideen banaketa).

Txosten ofizialek pobrezia erlatiboari, prekarietateari, ongizate ezari eta abarrei buruz mintzatzen zaizkigu, egiazko errealitatea estaltzen duten indize eta zenbakiak manipulatzen dituztelarik. Elkartzen-ek urteak daramatza erreklamatzen Pobreziaren Muga definitu eta zehazteko irizpide homogeneo bat ezar dadin. Gizarte baten errenta eta prezioen mailan oinarritutako erreferentzia bat definitzean datza eta, aspektu horietan oinarrituta, pertsona batek gutxieneko duintasunez bizi ahal izateko beharrezkoa duen kopurua zehaztean. Elkartzen-en gutxieneko esleipen ekonomiko oro kalkulatzeko orduan erreferentzia hori erabili beharra dagoela pentsatzen dugu, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata, pentsioen gizarte prestazioak eta Diru-sarreren Bermerako Errenta kalkulatzeko besteak beste. Modu horretan horietako bat ere ez da Pobreziaren Mugaren azpitik egongo.

Europako eta estatuetako instituzioek pobreziaren mugaren ezarpena erabili daitekeen errenta baliokidearen medianan oinarritzen dute; hau da, populazioaren gehiengoarentzako soldatetan. Jakinda 70. hamarkadaren erdialdetik, sortutako aberastasunean soldatapeko biztanleriaren esku-hartzeak behera egin duela kapitalak bereganatutako zatia asko hazi den bitartean: 1977an soldatapeko biztanleriaren ordainsaria BPGaren %67,3a zen, 2012an portzentai hori %48,6ra jaitsi delarik, gure proposamenak per capita BPGetan oinarritutako soldatak indexatzearen alde egiten du. BPGak sortutako aberastasuna zenbatzeko dituen mugez jabetzen bagara ere (ez du zenbatzen iruzur fiskala, ezta ezkutuko ekonomia ere, eta are gutxiago jendartea sostengatzen duen lan erreproduktiboa), eta hel daitezkeen ekarpenei zabalik egonda, metodo honen bertutea azpimarratu nahi dugu: aberastasunaren banaketa bere sorrerara lotzen duela.

 

Gehiago irakurri: Jar diezaiogun muga pobreziari. Pobreziaren muga 2017

 

Rueda de prensa de la Iniciativa social por la apertura del geriátrico de Arana

Zerbitzu Publiko eta Sozialak

2017/01/25

LEY DE SERVICIOS SOCIALES Y DECRETO DE CARTERA

1).- Presupuestos 2017 de las tres Instituciones Públicas, Ayuntamiento, Diputación y Parlamento de Gasteiz.

En la rueda de prensa dada el pasado 19 de enero a las 11 de la mañana en el Centro Amaia en Aranbizkarra se denunció el FRAUDE de los presupuestos en los tres niveles institucionales:

a).- Que supone en el presupuesto del ayuntamiento, hablar de subida del 21% con relación al 2016, cuando en la práctica esta subida es 1/3 de la asunción del SAD de diputación, que se queda con los 2/3 para el 2018 y 2019.


b).- En cuanto a Diputación, igualmente se trampean los números generales con datos absolutos, donde el montante total enmascara competencias que son de los ayuntamientos, pero que la diputación seguirá prestando para engordar su presupuesto. Pero las Residencias Privadas conveniadas o concertadas, siguen pagando a sus trabajadoras un 40% más bajo que en las públicas. Servicios residenciales concertados 5.666.077€, Servicios residenciales Tercera Edad de Ariznabarra 6.866.712€ y Servicio Centro de Día Bizia con 767.254€.


c).- Con el Gobierno Vasco, compromiso para el 2017 de proveer 1.101 millones para cumplir la Cartera y desde el Consejo Vasco de Finanzas un fondo de 20 millones. Estas cantidades son absolutamente insuficientes, sería necesario el doble de este montante, para poder abordar con garantías el 2017 y siguientes ejercicios.


2).-Incumplimiento de la Ley de Servicios Sociales y el Decreto de Cartera  de octubre de 2015.


a).- Ninguna de las tres instituciones cumple la Ley de Servicios Sociales de diciembre del 2008 y el Decreto de Cartera de octubre del 2015. Por eso de nuestra denuncia a Emakunde y al Ararteko del incumplimiento de la Ley. Aunque el 1 de enero de este 2017 el DERECHO SUBJETIVO Y LA UNIVERSALIZACIÓN tiene que estar vigente y es reclamable ante los tribunales de Justicia, aunque de hecho desaparecen por ley LAS LISTAS DE ESPERA, en realidad se crea un cuello de botella en los Servicios Sociales de Base y en el grupo técnico de Diputación para valoración de los grados de las personas dependientes.


3).- Retroceso en Vitoria-Gasteiz de la atención a las personas dependientes en lo público.


Los cálculos realizados por esta Iniciativa Social por la apertura del Geriátrico de Arana, en base a los datos facilitados por el ayuntamiento y la Diputación, son de una bajada de 608 plazas, distribuidas en 290 plazas menos en el SAD, 65 plazas en prestación económica a familias cuidadoras y de 253 plazas menos en Residencias Públicas. El informe presentado al Parlamento Vasco por parte del Ararteko, de 565 páginas, habla de la insuficiencia económica para los Servicios de Dependencia y advierte, en su página 157, “Dicha redistribución competencial y dicho reajuste financiero en ningún caso podrán suponer una disminución en los niveles de intensidad y cobertura de las prestaciones y servicios existentes en la fecha de su entrada en vigor”  Todo esto sin tener en cuenta, el aumento de la población dependiente en todo un año. Consideramos que de las 49.194 personas mayores de 65 años, el 20% son dependientes, es decir 9.838 personas y las instituciones atienden en el nivel público y privado a 5.207, con lo cual quedan al descubierto 4.623 personas, con los consiguientes dramas en esas personas y sus familias. Recordar también como dato de referencia, que 40.000 personas de Gasteiz mayores de 65 años perciben menos de 600 € mensuales de prestación contributiva o no.


4).- Petición de apertura del Geriátrico de Arana.

Con el tema de la petición de apertura del Geriátrico de Arana, se han recogido 10.058 firmas y hay asamblea en la Asociación Vecinal de San Martín el jueves  26 de enero a las 19,00. También recordar que los Elkargunes de Personas Mayores de Gasteiz y el Elkargune Vecinal se han pronunciado a favor de la apertura de Arana. Finalmente, nos hemos solidarizado con la Huelga que están llevando las trabajadoras de Residencias Privadas de Bizkaia, que lo harán en el mes de febrero, y que aquí también nos afecta en Gasteiz con las residencias privadas.


LA INICIATIVA SOCIAL POR LA APERTURA DEL GERIÁTRICO DE ARANA

ASOCIACIONES VECINALES (ZAZPIGARREN ALABA, JUDIMENDIKOAK, ERREKA TXIKI, BETIKO GASTEIZ, ERROTA ZAHARRA, BOST URKI, GASTEIZ TXIKI, URIBE NOGALES, ARANAKO, IPAR ARRIAGA, GURE AUZUNE, KALEARTEAN, ZABALGANA BATUZ, ADURTZAKOAK, SAN MARTÍN) OTROS GRUPOS SOCIALES: ELKARTZEN, BILGUNE FEMINISTA, IKASLE ABERTZALEAK, ASKAPENA, EGINAREN EGINEZ, ARABAKO SOS ARRAZAKERRIA, ASAMBLEA DE PARADOS, IKASTOLA ARANTZABELA, ARANBIZKARRA IKASTOLA, SAMANIEGO IKASTETXEA, LOPEZ DE GEREÑO IKASTETXEA, ODON DE APRAIZ IKASTOLA, BARRUTIA IKASTOLA, TOKI EDER IKASTOLA, UMANDI IKASTOLA.


APOYAN:  SINDICATOS JUNTA PERSONAL DEL IFBS: ELA, USAE, CCOO, LAB, SATSE Y ESK

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

«HasieraAurrekoa12345678910HurrengoaAmaiera»

TWITTER