Fiskalitatea

NORK ORDAINTZEN DITU ZERGAK?

 

Urtez urte ari gara ikusten errentarik baxuenek hartzen dutela bere gain zergen pisu handiena. Krisia aitzakia besterik ez da kapitalak inposatutako egitura atzerakoiaren oinarrizko ezaugarriak gero eta gehiago indartzeko. Zerga zuzenak gehro eta gehiago dira (progresibitate elementurik ez dutenak), beraz, zerga gehieneak¬† langileek zein sektore babesgabeenek ordaintzen dituzte. Presio fiskala europako baxuenetakoa izaten jarraitzen du, hori dela-eta diru-bilketa txikia da. Diru-sarrera gutxiago izan arren jarraitzen dugu kupoa eta konbenioa ordaintzen. Madrili gero eta gehiago ordaintzen diogu zorpetzeagatik, gastu militarrarengatik, jaso ez ditugun trasferentziengatik, azpiegitura handiengatik ... Eta, gainera, iruzur fiskala handituz doa eta zenbait ‚Äúfortuna‚ÄĚ handik inpunitate osoa dute.

Etengabeko pribatizazioez gain, diru publikotik ekimen pribatuetara mugitzen dute dirua eta alor guztietan murrizketak ezartzen ari dira. eta hori guztia gutxi balitz,¬† langabezia modu esponentzialean ari da gora egiten. Hortaz, horrek guzti horrek erakusten digu zein den egoera: klase herritarrak baztertu daude. Eta bazterketa hori AURREKONTUETATIK hasten da, lehen esan bezala hori baita politika ekonomikoa egiteko tresna nagusia, eta hor dago errenta soziala banatzeko eta ‚Äúmerkatuak‚ÄĚ (edo kapitalismo harrapakariak) eragiten dituen bidegabekeriak leuntzeko gakoa.

 

Lan-baldintzak gero eta okerragoak direnez (prekarietatea, langabezia, flexibilizazioa, soldatak jeistea, pentsio txikiak ...), beharrizanak ere gero eta gehiago izango dira. Gainera, egoera horri lotuta gero eta gaixotasun gehiago ari dira sortzen.¬† Osasuna eta hezkuntza gutxika-gutxika pribatizatzen ari dira, sektore publikoa gero eta murritzagoa delako. Etxebizitza eskubidea ere askori ukatzen zaio, eta horrekin negozioa egiten jarraitzen dute bankuek eta eraikuntza enpresek (esplotazioa, diru-laguntzak, zerga-arinketak, jendartearen aurkako legeak ...).¬† Gizarte prestazioak eta zerbitzuk ere gero eta murritzagoak dira, pribatizatu egiten dituzte eta gero eta baldintza zorrotzagoak bete behar dira horiek eskuratzeko. Kontuan hartu behar dugu, bestalde, zorpetzea masiboa dela, bai alor publikoan zein pribatuan, eta euskal arlo finantziarioa porrot egiteko arriskuan dagoela. Hala ere, jarraitzen dute obra ‚Äúfaronikoak‚ÄĚ egiten (AHTa, Superportua, ...), zenbaiten polikoak betetzeko.

 

Eta, orain, kapitalismoa kudeatzen duten alderdiek zera esaten hasiko zaizkigu, aurrekontuen %70a gastu sozialera bideratuta dagoela, ez dagoela diru gehiago eta etorriko direla garai hobeak. Gezurra diote, engainatu eta manipulatu besterik ez dute egiten haien komunikabideen bidez. Dirua egon badago, eta gehiago biltzeko modua ere egongo litzateke iruzur fiskala zigortuko balute eta gehien dutenei gehiago ordainaraziko baliete. Madrili kupoaren eta hitzarmenaren bitartez ordaintzen dogun dirua ere gastu soziala al da? Adarra jotzen ari zaizkigu, eta nahikoa da! Hori guztia EAJren PSEren eta PPren artean negoziatzen dute EAEn eta Nafarroan, berriz, UPNren eta PSNren artean.

 

ANTOLATZEA ETA BORROKATZEA BESTE AUKERARIK EZ DUGU