Zerbitzu publikoak eta Zerbitzu sozialak

Kalitatezko zerbitzu sozialak eta zerbitzu publikoak bermatzea (hezkuntza, osasuna, haurreskolak, eguneko zentroak, erresidentziak, etxez etxeko laguntza, garraioa…) ezinbesteko neurri bat da populazioaren zati garrantzitsu batek pairatzen duen prekarietate eta pobrezi egoerarekin bukatu nahi baldin badugu. Gainera, kalitatezko zerbitzu sozialek emakumeen gain geratzen den lan erreproduktiboaren parte batek suposatzen duen zama arintzea ekarriko lukete, parte-hartze soziala, aisialdia edota denbora librea ahalbidetuko lukeen denbora.