Lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa

Lan produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko bereizketaren gainditze bidean beharrezkoa da bi esparruetan lanak banatzea. Lan produktibo eta erreproduktiboko denbora murriztea ezinbestekoa da parte-hartze soziala, aisialdia edota denbora librea ahalbidetzeko. Horretarako, alde batetik, saihestezina da lan-jarduna murriztea, hau da, ordu gutxiago lan egin guztiok lan egiteko; eta beste alde batetik, berdintasunezko balore eta arauetan kontzientziazio eta heziketa lantzea lan erreproduktiboa nabarmentzeko, hori berori emakumezkoen esku bakarrik gera ez dadin, bere garrantzi soziala aldarrikatuz eta lan horretatik eratortzen diren eskubideak berdinduz.