Dirusarrera duinak

ZER DA POBREZIAREN MUGA?

Pobreziaren muga bazterketa sozialaren arriskua, pobreziaren egoera eta prekarietatea neurtzen duen adierazle ekonomikoa da; gutxiengo pentsioak, gutxiengo soldata soziala, eta abar finkatzeko marra.

Elkartzenentzat lurralde baten pobreziaren muga, bertan sortutako aberastasuna eta herritarren arteko loturan oinarritu behar da. Aberastasuna urte betean sortutako errenta guztiak dira, hau da, Barne Produktu Gordina (BPG). BPG berdina duten herri bi, aberatsago edo txiroago izango dira biztanleriaren arabera. Horregatik pobreziaren muga finkatzeko nahitaezkoa da biztanleriaren kopuruarekin lotzea.

BPGa biztanleriaren artean banatzen badugu BPG per capita lortuko dugu, hau da, herritar bakoitzaren aberastasuna.

Elkartzenen ustez, pobreziaren muga kalkulatzeko, BPG per capitan oinarritu behar da, aberastasunaren bidezko banaketa egiteko ezinbestekoa delako. Holan izanda, eta Europa Sozialetik etorritako proposamena aztertuta, bat egiten dugu pobreziaren muga BPG per capitaren %37,5a izan behar dela aldarrikatzean.

Pobreziaren muga ez da soldata duina, gutxiengo diru-sarrera duinak baizik. 2014an Pobreziaren Muga 10.730 €-tan geratu da Hego Euskal Herrian, horrek esan nahi du hileroko kopurua 894 €-koa dela eta horregatik Elkartzen-ek kopuru bereko prestazioak edo gizarte soldata aldarrikatzen du.

Zenbaki hutsal hauen atzean, biztanleen herenak (3 pertsonatik batek!) Pobreziaren Mugaren azpitik bizirauten du Euskal Herrian, isiltasunean eta gure joan-etorri frenetikoan ikusezin

Elkartzenen BPG per capitan oinarritutako pobreziaren muga exijitzen dugu. Hau bait da Euskal Herriko benetazko egoera soziala ezagutzeko, kapitalaren iruzurrak ezagutzera emateko, bidezko aberastasunaren banaketa lortzeko eta bakoitzaren lotsa klase harrotasunean bihurtzeko bide bakarra.