Zerbitzu Sozialen Legearen salaketa Emakunderen aurrean

Aranako Geriatrikoa berriz irekitzeko ekimen sozialak, auzo elkarte eta eragile sozial desberdinez osatuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parlamentuaren Zerbitzu Sozialen Legearen garapenak Gasteizen emakumeengan izaten ari dituen ondorio larriak salatu ditu Emakunderen aurrean.

 

EMAKUNDEN AURKEZTEKO SALAKETAREN ALDERDI NAGUSIAK

1) Aranako Geriatrikoa eta Eguneko Unitatea itxi izanak eragin larria du Gasteizko emakumeek jasaten duten bazterkeria-egoeran, bai zainketa-lanen banaketari dagokionez, bai lan-egoerari dagokionez. Batetik, zerbitzu publikoen murrizketak familia-betebehar bilakatzen du berriro zainketa, emakumeen esku utzita, horregatik inolako aitorpen edo prestaziorik jaso gabe eta pairatzen dituzten desberdintasuna eta esplotazio ekonomikoa areagotuta. Bestetik, biziki feminizaturiko sektorearen murrizketa dakar; prekarioa izan arren, nagusiki sektore horretan topatzen dute lana emakumeek, beraz, larriagotu egiten da haien bazterkeria- eta langabezia-egoera. Ondorioz, eguneko arretara eta zainketara bideratutako gizarte-prestazioen murrizketa oro emakumeen kontrako zuzeneko erasoa da.

2) Arreta jasotzen duten edo adinekoei arreta ematen dieten eta Familia-inguruneko zainketetarako Prestazio Ekonomikoa jasotzen duten pertsonei buruzko txostenaren arabera, 1.949 dira, Aldundiaren EAZn artatuak 1.039 dira eta foru-egoitzetan+etxebizitza komunitarioetan 1.010 toki daude; batuz gero, 2.988 dira, eta, foru-egoitzetako 1.010 tokiekin alderatuta, nabarmena da 2008ko Gizarte Zerbitzuen Legea urratzen duen desoreka izugarria; era berean, horrek eragin handiagoa dauka Gasteizko emakumeengan.

3) EGKren 2015eko martxoaren 27ko txostenak argi eta garbi ematen du aditzera gertatzen ari dena: a) Ez dago Gizarte Eragileen parte-hartzerik. b) Zerbitzu hau ematen duten langileek ez dute lan-baldintzarik, ezta prestakuntzarik ere. c) Diskriminazio garbia dago emakumeen kontra, izan ere, familiak presionatuta, beren gain hartu behar izaten dute zainketa-lana, jendarte osoak eta, zehazki, gizarte-zerbitzuek bere egin eta banatu beharko luketena. Hala nola egoera horiek larriagotzen eta eragiten dituen jardunbide instituzionala.
EGKren 2015eko martxoaren 27ko txostenaren pasarte bat transkribatu behar dugu, 4. orrialdean ondokoa baitio, hitzez hitz: “Norberaren Autonomiaren eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arretaren Sustapenak desoreka islatzen du, diruzko prestazioaren mesedetan eta zerbitzuaren kaltetan, halaxe Legearen espiritua  iraulita. EAEn emandako prestazio gehienak Inguruneko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoari dagozkio, eta, halere, aipatu Legearen arabera, prestazio hori salbuespenezko kasuetan baino ez litzateke eman beharko. Dekretu-proiektu honek, aipatu hierarkia ezartzeaz gain, badirudi ontzat jotzen duela egungo egoera eta ahaztu egiten duela zer-nolako eragina izan duen (iruditzen zaigu ez dela nahita izan) emakumeen enplegurik prekarioenean”1.
“Izan ere, emakume ugarik lan-merkatua utzi behar izan dute, beren mendeko senideak prestazio ekonomiko baten truke artatzeko”.
Beste alde batetik, nabarmendu beharra dago, nahiz eta aurreko txostenak aipatu ez, emakumeek Mendekotasun Legeari (34/2006 Legea, abenduaren 14koa) heltzen diotenean jasotzen duten prestazio ekonomikoa, salbuespenezko egoeretarako aurreikusten dela alde batera utzita, barregarria dela, Legeak ez baitu ezartzen zenbateko zehatzik; ondorioz, benetan gutxieneko soldata bat jasotzen dute, ez dena nahikoa izaten eguneroko beharrei aurre egiteko. Horrez gain, mugimendu feministak adierazi zuen bere egunean, Lege hori onartu zenean, aurrerapausoa izan arren, ez zela nahikoa , eta emakumeak berriz behartzen dituela etxean geratzera senideak zaintzeko,  prekarietate-egoera larrian, gainera. Baina ezin dugu ahaztu, nozitu ditugun murrizketen ostean, Lege horren irismena ia baliogabea dela egun.
Hortaz, gaur egun, kontuan hartuta pairatzen ari garen zainketen krisi larria, premiazkoa da kalitatezko gizarte-zerbitzu publikoak abian jartzea, zainketa-lana bana dezaten, eta lan-sektore duina eraiki.

4) Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Mapa proiektuak EGKren txostenak aipatzen zituen akats berak ditu, legez kontra luzatzen du Gizarte Zerbitzuen Legeak ezarritako epea, 2016-12-26ko unibertsalizaziorako eta eskubide subjektiborako, eta 2020an % 85eko estaldura aurreikusten du.



ARANAKO GERIATRIKOA BERRIZ IREKITZEKO EKIMEN SOZIALA AUZO ELKARTEAK: ZAZPIGARREN ALABA, JUDIMENDIKOAK, ERREKA TXIKI, BETIKO GASTEIZ, ERROTA ZAHARRA, BOST URKI, GASTEIZ TXIKI, URIBE NOGALES, ARANAKO). BESTE TALDE SOZIAL BATZUK: ELKARTZEN, BILGUNE FEMINISTA, EGINAREN EGINEZ, ARABAKO SOS ARRAZAKERRIA, ARANTZABELA IKASTOLA, As. ATAWASOL-Vasco Maghrebi, As. ATERKO. ALDEKOAK: SINDIKATUAK ETA GIZARTE ONGIZATEKO FORU INSTITUTUKO LANGILEEN BATZORDEA: ELA, USAE, CCOO, LAB, SATSE ETA ESK.