Apirilak 28a Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna

Beste urte batez, Apirilak 28ak, lan segurtasun eta osasun eskubidearen nazioarteko egunak, urtero gertatzen diren lan istripu kopuru izugarri haundiaz hausnartzera eraman behar gaitu. Lan istripuak produktibitatea eta etekinak, langileriaren osasuna eta bizitzaren gainetik jartzen dituen sistema kapitalistaren ondorio zuzenak dira.Prekarietatearen eta esplotazio basatiaren ondorio nabarmenenak beraien lanpostuetan hildako langileak dira baina ezin ahaztu istripu bat izan duten pertsona guztiak ezta lanetik eratorritako gaixotasunen batek geldiro hildakoak. 288 lan istripu gertatzen dira egunero, hau da, bat 5 minuturo. 2016. urtean lan istripu guztien heren bat azpikontratazioetan zeuden langileek sufritu zuten.

Bestealdetik, lanetik eratorritako gaixotasunek %8,2a igo dute eta egunero 10 ematen dira. Eta hori ahaztu gabe gaixotasun profesionalen egungo katalogoa guztiz desfasatua dagoela eta ez dituela, teknologia berriek (erradiakzioak, e.a) eta osagai kimiko berriek, osasunean duten eragina jasotzen. Bestalde, baremazioa gizonezkoen organismo tipoan oinarritzen da, ez dago genero katalogaziorik, jakinik, produktu toxiko baten espozizioak eragin ezberdinak izan ditzakeela gizon eta emakumeen artean.

Egungo legediak, enpresei aukera ematen die, lan istripuei dagokien asegurua, gizarte segurantzaren bitartez edo mutuekin kontratatzea. Azken hauek, enpresek beraiek sortutako irabazi-asmorik gabeko entitateak dira. Gastuak gutxitzeko helburuarekin, tratamenduen eta bajen luzapena zein kalte ordainen kopurua txikituz. Egun ematen den gaixotasun profesionalen gutxieneko aitorpena honen ondorio zuzena da. Espainar Estatuan urtero 63.000 gaixotasun profesionalen kasu ez dira hauen kontaketan sartzen. Zentzu honetan etxeko langileen egoera azpimagarria da. Etenaldi gabeko lanaldiek, bakardadean egindako lanak, zaindutako pertsonak edo bere ingurukoek eragiten duten tratu txarrek...ea batzuetan lanetik eratorritakoak bezala onartuak ez diren kalte sikikoak dituzte. Mugitu, lekuz aldatu eta garbituak izan behar diren pertsonak zaintzeak Osakidetza eta Osasunbidearen serbitzu medikuetan gaixotasun arruntak bezala tratatua izaten diren ondoriok ditu.

Prekarietatea, menderatze modu orokortua bilakatu du goi klaseak. Helburua argia da, etekinak metatu, gure osasuna jokoan jarrita bada ere. Gaixotasun profesional berriak sortu dira: estresa, antsietatea eta menpekotasunen eraginez sortutakoak asko. Antolakuntza eta zuzendaritza diseinu berriek lehiakortasuna eta langileen arteko harreman indibidualistak sustatzen bait dituzte, ERE eta kaleratzeak, arazo kolektiboak izanik, norberaren arazotzat bizitzea sustatzen duten bezala.

Baina lan esparruan ematen den prekarietateaz haratago, prekarizazio sozialaz hitz egin behar dugu. Lanari lotutako faktoreei, beste prekarizazio faktore batzuk lotzen zaizkio eta; hain zuzen ere, pribatizazio eta babes sozialaren desagertzearekin lotuak daudenak. LGS eta bestelako prestazio guztiak, pobreziaren mugaren azpitik kokatzen diren bitartean, norbanakoan kokatzen ari dira beharrizan sozialak bermatzearen ardura. Azken hauek asetzea, bakoitzaren gaitasun ekonomikoen esku utziz. Honela, pentsio plan pribatuak aseguru mediku pribatuak etab. bultzatuz.

Elkartzenetik Instituzio eta patronala interpelatzen ditugu, exijituz, osasun laboralari dagozkion legeak bete eta betearaz ditzan; Ez dezatela utzi, mutuek gure osasuna kontrola dezaten, ezta mutuarik kontratatu ere. Osasuna artatzea, osasun zerbitzu publikotik bideratzea; kontratu prekarioekin bukatu, eta ETT bidezko kontrataziorik ez egitea; soldata bidezko diskriminazioekin bukatu, ordu extrak eta lanaldi amaigabeekin bezala; azken finean, lan esparruan ere osasun eskubidea bermatzea exijitzen dugu!

Antolakuntza eta borrokaren bidez baino ez dugu lortuko dugu gure eskubideak errespetatuak izan daitezen

BORROKATU ESKUBIDE SOZIALEN ALDE!

PREKARIETATEARI AURRE EGIN!

JENDARTEA ERALDATU!!


ELKARTZEN, Euskal Herrian, 2017eko Apirilaren 27an