Aurrekontuak

2016ko aurrekontuen irakurketa kritiko bat etxebizitza arloan

2016/01/24

ETXEBIZITZA ERABILERA ESKUBIDEA? ESKUBIDE UKATUA DA, GUZTIZ ANTISOZIALAK DIREN AURREKONTUAK ONARTZEAN

2016an, Etxebizitza sailburuordetza guztian, 2008-2016 bitartean, etxebizitza gastua, %51an jeitsi da termino errealetan.

Ekainean Etxebizitza Legea onartu zen. Alde positiboak baditu ere (etxe hutsen zigortzea adibidez), Lege hau etxebizitzaren arazoari irtenbide integrala ematetik urrun dago. Nahiz eta Legea onartu, ez dute inolako asmorik berau aurrera eramateko. Lege hau kritikatu genuenean, beste arrazoi batzuen artean Legearen arlo asko, ondo zehaztuak ez zeudela esaten genuen, eta Legearen kudeaketa uneko Gobernuaren eskuetan geratuko zela.Eta soilik 4 hilabete pasatu direnean argi ikusi dugu hori. 2016rako PNV-k eta PSE-k (azken hau Lege horren promotorea) etxebizitzari egokitzen zaion aurrekontua erradikalki murriztu dute. 2015eko aurrekontua 225,98 milloi eurokoa bazen, 2016rako 108,91 milloikoa izango da.Are gehiago, Zerbitzu Sozialen Legea duela 6 urte onartu arren ez da indarrean jarri, bertan, besteen artean, pertsona orok etxebizitza erabiltzeko dugun eskubide subjetiboa onartu zen. Eta orain dela hilabete bat, "Cartera" Dekretua onartu zen, eskubide honen gauzapena suposatuko lukeena, baina ez dute aurrekontuetan hontarako txikitarik sartu.


aurrekontuak 2016 etxebizitza


“Gobernatzen gaituztenek”, etxebizitzaren arazoa konpontzeko bidea zein den oso ondo dakite, eta guk, urtez urte errepikatzen darraigu; Etxebizitza eskubide soziala da eta, honenbestez, merkatuaren logikatik kanpo geratu behar du. Erakundeen politikek errotik aldatu behar dira, gizarte interesei begira jarriz, interes pribatu eta espekulatzaileen mesedetan jarraitu ordez. Etxebizitza politiketara bideratzen den baliabide oro, erabilera sozialeko (alokairu sozialeko) hornikuntza publikora bideratu behar dela esan nahi du horrek. Ezinbestekoa da, etxebizitza, lehentasunezko interes publiko gisa aintzakotzat hartzea eta, hortaz, etxebizitza arloko diru partidak handitzea administrazio desberdinetan, behar errealen neurrira.

Aurrekontuak, parte-hartzaileak izan daitezen, aberastasuna bana dezaten eta etxebizitza duin baterako sarbidea eta erabilera bermatu dezaten.

 

icon Análisis crítico Presupuestos 2016 - Vivienda

 

Instituzio ezberdinetatik inposatzen zaigun eredu prekarioa geldiarazteko, Elkartzenek parte hartzaileak eta aberastasuna banatuko duten aurrekontuak exijitzen ditu

2016/01/20

AURREKONTUAK POLITIKA EKONOMIKOAREN TRESNA KAPITALISMOAREN ZERBITZURA

Aurrekontuak tresna nagusiak dira aberastasuna banatzeko, eta baita pertsona guztiei duintasunez bizitzeko behar dituen gutxieneko materialak bermatzeko ere. Horregatik, ezin ditugu utzi botere kapitalistaren eta haren alderdien esku aurrekontuen gaineko erabakiak. Aurrea hartu behar diogu egoerari eta jabetu aurrekontuez ari garenean zertaz ari garen: diru-bilketa egiteko moduaz, bildutakoa zertan gastatu erabakitzeaz eta prozesu hori nola egin eta nork erabakitzen duen aztertzeaz. Ez gara ari soilik gastuei buruz.

Pertsonok eta elkarte sozialek honako kontu hauekiko erabakitzeko ahalmena izan beharko genuke: zeintzuk diren beharrak eta zeintzuk lehentasunak, nola lortu dirua eta zer gastu egin behar diren eta zeintzuk ez. Hori guztia oinarritik eraiki beharra dago eta pertsonok protagonista aktiboak izan behar dugu: parte hartuz, erabakiz eta kontrabotere herritarra eratuz. Horregatik, zera eskatzen dugu: aurrekontu sozialak egiteko oinarri-oinarritik garatutako prozesu parte-hartzailea egitea. Herriak herritarrentzako egindako aurrekontuak nahi ditugu. Dirua sobera dago pertsonon oinarrizko behar materialak asetzeko eta badaude dirua bildu eta sortutako aberastasuna denon artean banatzeko bestelako moduak ere. Baina horretarako ekonomia herritarren gehiagoaren zerbitzura jarri beharra dago, ekonomia demokratizatu beharra dago, parte-hartzaile eta protagonista aktiboak izan behar gara erabakiak hartzeko eta gauzatzeko. Egoera hau sortu duten horiek gure miseriaren lepotik bizitzen jarraitu nahi dute. Erregimen kapitalistaren kudeatzaile politikoek beren ugazaben (bankariak, eraikuntzako enpresak, multinazionalak...) interesei men egiten dien ereduaren alde egiten dute. Irabaziak egiten jarraitzen dute pertsonen eskubideen bizkar, murrizketa sozialak egiten jarraitzen dutelarik. Ez dago inolako borondaterik gehiago dutenek gehiago ordain dezaten, eta aberastasuna bana dezagun. Nahiago dute dirurik ez dagoela esatea eta langile zein herritar sektore zabalen bizi baldintzak erasotzen jarraitzea.

Urtez urte ari gara ikusten errentarik baxuenek bere gain hartzen dutela zergen pisu handiena. Krisia aitzakia besterik ez da kapitalak inposatutako egitura atzerakoiaren oinarrizko ezaugarriak gero eta gehiago indartzeko. Gero eta gehiago dira zeharkako zergak, mailakako elementurik ez dutenak (2016an %53,4, 2008an %46 baino ez), beraz, zerga gehienak langileek zein herritar sektoreek ordaintzen dituzte. Presio fiskalak Europako baxuenetakoa izaten jarraitzen du, hori dela-eta diru-bilketa txikia da. Guzti honi iruzur fiskalaren handiagotzea gehitu behar diogu (10.000 milioi euroetatik gora), ondasun handiek gozatzen duten inpunitatearen erakusle. Diru-sarrera gutxiago izan arren, kupoa eta hitzarmena ordaintzen jarraitzen dugu. Madrili gero eta diru gehiago ordaintzen diogu bere zorra ordain dezan (gastu militarrak, jaso ez ditugun transferentziak, azpiegitura handiak…). Oro har, 2015ean kupoaren izenean Hego Euskal Herriak Madrili 1738,07 milioi euro ordaindu bazion, 2016an behin-behineko kopurua 1.746,97 milioi eurotako da.

Etengabeko pribatizazioez gain, publikotik ekimen pribaturako diru transferentzia eta alor guztietan ezartzen diren murrizketak, langabezia modu esponentzialean ari da gora egiten. Hortaz, horrek guzti horrek erakusten digu zein den egoera: klase herritarrak baztertu daude. Eta bazterketa hori AURREKONTUETATIK hasten da, lehen esan bezala hori baita politika ekonomikoa egiteko tresna nagusia, eta hor dago errenta soziala banatzeko eta “merkatuak” (edo kapitalismo harrapakariak) eragiten dituen bidegabekeriak leuntzeko gakoa.

Lan-baldintzak gero eta okerragoak direnez (prekarietatea, langabezia, malgutasuna, soldatak jaistea, pentsio txikiak...), beharrizanak ere gero eta gehiago izango dira. Gainera, egoera horri lotuta gero eta gaixotasun gehiago ari dira sortzen. Osasuna eta hezkuntza gutxika-gutxika pribatizatzen ari dira, sektore publikoa gero eta murritzagoa delako. Etxebizitza eskubidea ere askori ukatzen zaio, eta horrekin negozioa egiten jarraitzen dute bankuek eta eraikuntza enpresek (esplotazioa, diru-laguntzak, zergaarinketak, jendartearen aurkako legeak...). Gizarte prestazioak eta zerbitzuak ere gero eta murritzagoak dira, pribatizatu egiten dituzte eta gero eta baldintza zorrotzagoak bete behar dira zerbitzu horiek eskuratzeko. Kontuan hartu behar dugu, bestalde, zorpetzea masiboa dela eta, bai alor publikoan zein pribatuan, euskal arlo finantzarioa porrot egiteko arriskuan dagoela.

Hala ere, obra “faraonikoak” egiten (AHTa, SuperHegoa, SuperPortua, ...) jarraitzen dute, zenbaiten poltsikoak betetzeko. Adibide esanguratsu bat: 2010 eta 2018 urteen artean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak AHTri bideratutako aurrekontua 2.570,74 milioikoa da; bitartean 2016an Etxebizitza Sailburuordetza guztiari 108,9 milioi dagokio, hau da, AHTn 8 urtetan eta etxebizitza politikan 25 urtetan gastatuko dena berdina da. Izan ere, hala azaldu daiteke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako (ez daukagu Nafarroako daturik) biztanleen %1,67k ondasun osoaren %44,78 kontrolatzea, biztanleen %8k hilabete osoa 500 euro baino gutxiagoko sarrerekin bizi behar duen bitartean eta biztanleen % 36,33 Pobreziaren Mugaren azpitik kokatzen den bitartean. Agian, lan egiteko garaian (16-64 urte bitartean) dauden pertsonen %30 erabateko pobrezian bizi izatea da daturik arriskutsuena.

2016ko aurrekontuek, hutsalak izateaz gain, alderdi politikoek aldarrikatzen dituzten helburuei ez diete eusten berriro ere

Zorraren pisua handitzeak hurrengo hamarkada osoaren benetako jendarte gastua baldintzatzea dakar, non kupoak, zorra ordaintzeak eta arlo publikoaren jarduera burokratikoek ia bildutako diru osoa eskuratuko baitute. Esan bezala, 2016rako Madrilek mila milioi euro baino gehiago jasoko du Euskadi Erkidegoko kupoak eta Nafarroako Foru Autonomiaren kontzertu ekonomikoa ordaintzeko; honi egun pairatzen ari garen gehiegizko zorpetzea gehitu behar diogu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zor publikoa 12 aldiz biderkatu da azken zazpi urteetan. 2016rako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zorraren karga finantzarioa 1.170,123 milioi eurotara helduko da (892 milioi diru-itzultze nagusia eta 278,13 milioi interesak). Soilik azkeneko bi urteetan, karga finantzarioa %43,6a igo da (2014ean 815 milioi ziren). Krisi garaiko murrizketek hezkuntza, Osakidetza eta etxebizitza bezalako sailetako diru sarreretan eragiten segitzen dute. Adibidez, 2016an Etxebizitza Sailburuordearen gastu orokorra (Administrazio Publikoaren pertsona eta jarduera gastu guztiak barne) 108,91 milioi eurokoa izango da, 2008an 204,33 milioikoa izan zenean (2016ko prezio konstantetan 224 milioi izango zirelarik). Benetako zenbakietan, 2008-2016 urte bitartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxebizitzetako gastua %51 murriztu da. Osasungintzako gastua aurrekontuetako sailik handiena da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2016an 3.421,97 milioitakoa da, benetako gastuan %2,2ko murrizketa suposatzen duelarik 2008-2016 urte bitartean.

Hain da lotsagabea klase politikoa ezen esaten dutena ere bete izaten ez baitute. Legearen beharrezko dekretuak, urteko murrizketak, aurretik murriztutako aurrekontuen murrizketak... ikusten ditugu. Ondorioz, aurrekontuek, dokumentu bezala, galdu dute euren funtsa juridikoa eta antzu bilakatu dira. Gobernu desberdinek esaten digute aurrekontuak ahalik eta sozialenak direla; errealitatean, aurrekontuek adierazten digute euskal erakunde publikoek egiten duten jendarte gastu zuzena hondoratzen doala. Aurrekontuaren %70a gastu sozialera bideratzen dela, ez dagoela diru gehiago, garai hobeagoak etorriko direla bezalako esaldiak esaten hasiko zaizkigu. Euren komunikabideak erabiltzen dituzte gezurrak zabaltzeko, iruzur egiteko eta manipulatzeko. Aurrekontuan gastu fiskalak eta kupoa kontuan hartuta, 2016an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gastu soziala benetan aurrekontuaren %42a suposatzen du. Bada, jendartea babesteko aurrekontu guztiak alderatzen baditugu BPGrekin, Hego Euskal Herrian bere “hiritar”ren artean, beste herri batzuetan “hirugarren munduarentzako laguntza” den BPGren %0,7 baino askoz gutxiago gastatzen ari dela ikusiko dugu.

Prekarizazioari aurre egiteko, antolatzea eta borrokatzea beste aukerarik ez dugu

Egoera horren aurrean zera ozen esatea dagokigu:

- Ez direla aurrekontu parte-hartzaileak egingo. Lehenik eta behin eztabaida eta balizko zuzenketak aurrekontuen atal bati egiten zaizkiolako bakarrik: gastuen aurrekontua. Eta horrek berebiziko garrantzia dauka, diru-sarreren atalak baldintzatzen baitu aurrekontuetan gastatu daitekeena. Bestalde, herritarrok eta eragile sozialok ezin dugulako aurrekontu dokumentuaren elaborazio eta eztabaidan parte hartu.

- Ez dela aberastasuna modu orekatuagoan banatuko, kapitalaren errentei, alokairuen errentei eta enpresa-irabaziei egiten zaion tratua berezia dela eta, iruzur fiskalarekin bukatzeko gelditasuna dela eta, politika sozialetan gastatzeko borondate eza dela eta… 2014, 2015 eta 2016ko aurrekontuetan DBE urtero %7a murriztu da (%21a orotara); defendatzen dugun Pobreziaren Mugatik (BPGren %37,5 per capita) oso urrun dagoen prestazioa.

- Ez direla bermatuko oinarrizko eskubideak (etxebizitza izateko eskubidea izatea eta pobreziaren mugatik –lurraldeko BPG per capitaren %37,5– gorako diru-sarrerak izatea) ezta kalitatezko zerbitzu publiko sozialak bermatuko ere.

Beraz, premiazkoa da ekonomia demokratizatzea bizi dugun egoera prekarioari muga jartzeko. Eta premiazkoa da jendartea eraldatzea eta sistema ekonomiko berria gauzatzen joatea, jendarte osoaren onurarako. Horregatik guztiagatik eskatzen dugu aurrekontuak egiteko eta erabakiak hartzeko parte hartu ahal izatea, pertsonok ditugun beharrizanei erantzuteko moduko aurrekontuak egin ditzagun. Horretarako, antolatu egin behar dugu, borrokatu eta agintariei gogorarazi eskubideak ez direla negoziatzen ezta hitzartzen ere, errespetatu egiten direla eta bitartekoak jartzea dagokiela horiek bermatuak izan daitezen. Beraz, herritar guztioi dei egiten dizuegu mobiliza zaitezten: atera kalera, mobilizatu eta egin borroka. Aurrekontuak parte-hartzaileak izan daitezen eta aberastasuna banatzeko balio dezaten.

BORROKATU ZURE ESKUBIDEEN ALDE!

EGIN AURRE PREKARIETATEARI!

JENDARTEA ERALDATU!

Euskal Herrian, 22-12-2015

Aprobación de unos presupuestos anti-sociales

2015/12/02

Este jueves 3 de diciembre se realiza una cadena humana desde las oficinas centrales en Bizkaia del Servicio Vasco de Empleo-Lanbide (ubicadas en Plaza Bizkaia), hasta la Delegación del Gobierno Vasco en gran vía, 85; pasando por la Subdelegación del Gobierno Español de Plaza Moyua o la Dirección Provincial del SEPE-Servicio Público de Empleo Estatal de gran vía 50. Esta movilización se produce en el contexto del Pleno del Parlamento Vasco donde se debaten las enmiendas a la totalidad a los presupuestos presentados por el Gobierno Vasco para 2016. Presupuestos que vienen marcados por el continuismo y la consolidación de los recortes aplicados en años anteriores, profundizando así el deterioro de los servicios públicos y del sistema de protección social en la CAPV. Hay que tener en cuenta que la prioridad del presupuesto aprobado por el Gobierno Vasco, y el PSE, es atender el pago de la deuda y sus intereses. Cumplir con el objetivo de reducir el supuesto déficit público supone retraer los recursos para financiar el gasto social. Este año se destinarán cerca de 1.000 millones de euros. Casi el 10% del presupuesto total del Gobierno Vasco, 10.933,3 millones de euros.


Demanda de unos presupuestos más justos

Presupuestos que consolidan el despilfarro que suponen las obras del TAV (350 millones de euros); o las decenas de millones consignados al gasto militar para el mantenimiento del militarismo: 700 millones destinados al ejército vía cupo y las subvenciones millonarias al clúster de la industria militar vasca. Prioridades presupuestarias que no encontramos a la hora de implementar políticas reales de creación de empleo digno; o en la supervisión de las obras y empleos públicos donde se dan de forma sistemática incumplimientos de convenios, subcontratación, precarización y explotación laboral. Cuentas que no garantizan los derechos de las personas en paro o con empleos precarios. Sobre todo, teniendo en cuenta que el 60% de las personas desempleadas no perciben ningún tipo de subsidio. Porcentaje que no deja de crecer. Las administraciones han ido recortando las prestaciones, tanto en su cuantía, en la duración o dejando a diversos colectivos sin ninguna protección. Un año más, los presupuestos del Gobierno Vasco apuestan por la precariedad, la pobreza, la vulnerabilidad, la incertidumbre, la temporalidad y el recorte de derechos sociales y laborales. Incremento de las bolsas de pobreza producto de unos presupuestos insolidarios Mediante esta iniciativa se pretende denunciar qué, a través de poner el foco en la persecución mediática de las personas perceptoras de las diferentes prestaciones sociales existentes en la CAPV, se trata de justificar los continuos recortes, malas prácticas, el caos y el desbarajuste diario existente en Lanbide. Presupuestos alejados de la realidad social que viven miles de familias. Así, la pobreza ha crecido un 42% desde el comienzo de la crisis. Por lo que no es de extrañar que el 45,3 % de la población vasca, casi un millón de personas, tengan dificultades para llegar a fin de mes. A lo que debemos sumar que 360.000 personas sufran algún tipo de pobreza; lo que representa un 18,6% del conjunto de la sociedad. Presupuestos que conllevan recortes sociales Sin embargo, y ante estas bolsas de pobreza, se elaboran unos presupuestos que no contemplan dar respuesta a esta situación de emergencia social: •Se mantiene, y establece, una insuficiente dotación presupuestaria para las Ayudas de Emergencia Social. Los 23 millones de euros consignados se agotarán, un año más, en todos los municipios en 5 meses. •La falta de un presupuesto suficiente también incluirá a las diferentes prestaciones gestionadas por Lanbide. La previsión presupuestaria de 461 millones de euros para el próximo año es la misma cantidad económica destinada para este 2015. Partida que se ha mostrado insuficiente este año; y que el Gobierno Vasco plantea reducir en el 2016: no por una mejora de la situación económica, sino por la aplicación del endurecimiento de los requisitos de acceso a las prestaciones sociales.

ASAMBLEAS DE PERSONAS EN PARO y COLECTIVOS SOCIALES:
Coordinadora Colectivos y Asambleas de Personas en paro de Bizkaia, AHT Gelditu Elkarlana!, Argilan, Asamblea Abierta en Defensa de las Prestaciones Sociales, Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia, Baietz Basauri!, Berri-Otxoak (Barakaldo), Brujas y Diversas, Danok Lan (Galdakao), Elkartzen, Kakitzat (Koordinadora Antimilitarista), Mujeres del Mundo, Posada Abrazos y SOS Racismo.

 

2015eko aurrekontuen inguruko hausnarketak

2014/12/20

ELKARTZENEN GOGOETAK 2015EKO ARABA, BIZKAIA, GIPUZKOA ETA NAFARROA GARAIAKO AURREKONTUEN AURREAN.

Aurrekontuak politika ekonomikoaren tresna kapitalismoaren zerbitzura. Aurrekontuak tresna nagusiak dira aberastasuna banatzeko, eta baita pertsona guztiei duintasunez bizitzeko behar dituen gutxienekoak bermatzeko ere. Horregatik, ezin ditugu utzi botere kapitalistaren eta haren alderdien esku aurrekontuen gaineko erabakiak. Aurrea hartu behar diogu egoerari eta jabetu aurrekontuez ari garenean zertaz ari garen: diru-bilketa egiteko moduaz, bildutakoa zertan gastatu erabakitzeazeta prozesu hori nola egin eta nork erabakitzen duen aztertzeaz. Ez gara ari soilik gastuei buruz .Urtez urte ari gara ikusten errentarik baxuenek bere gain hartzen dutela zergen pisu handiena. Krisia aitzakia besterik ez da kapitalak inposatutako egitura atzerakoiaren oinarrizko ezaugarriak gero eta gehiago indartzeko. Gero eta gehiago dira zeharkakozergak, mailakako elementurik ez dutenak (2015ean %55, 2008an %46 baino ez),beraz, zerga gehienak langileek zein sektore babestu gabeek ordaintzen dituzte. Presio fiskalak Europako baxuenetakoa izaten jarraitzen du, hori dela-eta diru-bilketa txikia da. Diru-sarrera gutxiago izan arren, kupoa eta hitzarmena ordaintzen jarraitzendugu.

auurekontu_2015

Madrili gero eta diru gehiago ordaintzen diogu bere zorra ordain dezan (gastu militarrak, jaso ez ditugun transferentziak, azpiegitura handiak, ea). Oro har, kupoaren izenean 2015ean Euskal Herriak Madrili 1738,07 milioi euro ordainduko dio (Araba,Bizkaia eta Gipuzkoak 1217,38 milioi eta Nafarroa Garaiak 520,69 milioi euro). Eta,gainera, iruzur fiskala handituz doa eta zenbait “fortuna” handik zigor gabekeria osoalortu dute. IBERDROLAk aitortzen du paradisu fiskala deitutako herrietan kokatutako hamabi enpresetan parte hartzen duela (2011n baino hiru gehiagotan).

Gehiago irakurri: 2015eko aurrekontuen inguruko hausnarketak

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

«HasieraAurrekoa123HurrengoaAmaiera»