2018ko Hego Euskal Herriko aurrekontuen irakurketa kritiko bat etxebizitza arloan

(bukaeran txosten osoa eskuragarri pdf formatuan)

2018KO AURREKONTUEK, HUTSALAK IZATEAZ GAIN, ALDERDI POLITIKOEK ALDARRIKATZEN DITUZTEN HELBURUEI EZ DIETE EUSTEN BERRIRO ERE. ETXEBIZITZA ERABILERA ESKUBIDEA? ESKUBIDE UKATUA DA, GUZTIZ ANTISOZIALAK DIREN AURREKONTUAK ONARTZEAN

Aurrekontuak tresna nagusiak dira aberastasuna banatzeko, eta baita pertsona guztiei duintasunez  bizitzeko behar dituen gutxieneko materialak  bermatzeko ere. Gobernuetatik aurrekontuak ahal diren bezain sozialak direla adierazten digute; errealitateak berriz, Hego Euskal Herriko instituzio publikoek gastu sozial zuzenera bideratutakoa pixkanaka hondoratzen doala erakusten digu.


Administrazio ezberdinen diru-bilketa gehiena kupoa, konbenioa, zorra kitatzeari eta arlo publikoaren jarduera burukratikoa ordaintzeari bideratuko da. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 2018. aurrekontuetan jasotzen den bezala, lehentasuna defizita eta zorra jeistea da, eta dena "Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Estatuko Legea" betetze aldera.


Azken 10 urteetan Etxebizitza politikari bideratutako diruari erreparatuz gero eman den murrizketa lotsagarria da. 2018an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gobernuaren Etxebizitza Kontseilariordetzaren gastua (langile eta Administrazio Publikoaren funtzionamendu gastu guztiak barne) 126,90 milioi eurotakoa da, 2009an 217,40 milioi izan zenean, hau da, 2009an baino 90,50 milioi gutxiago. Nafarroan 2018an 61,30 milioi euro bideratu dira, 2008an 273,88 milioi bideratu zirenean, hau da, 212,58 milioi euro gutxiago.

Urteetan, bi gobernuek barneratu digute salmentaren ordez, alokairu eta alokairu-soziala dela lehentasunezkoa, baina ez dute esandakoa praktikatzen. Alokairuaren presentzia oso murritza izaten jarraitzen du Europar Batasunakin konparatuz gero.

Azken Etxebizitza Plan Zuzendarien ebaluazioaren arabera, salmentarako babestutako etxebizitzen aurreikuspenak zabalki bete diren bitartean (%117,7) babestutako alokairua ez da aurreikuspen laurdenera heltzen (%12,8). Hau ahal da alokairua sustatzea?


Diru publikoa esku pribatuetara joatea da areagotzen dena. NASUVINSAk eta ETXEBIDEk euren etxebizitzak alokatzen dituzten etxe hutsen jabeei hilean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 525€ (600€ra igoko dute aurten) eta Nafarroan 550€ ziurtatzen die. Datu hau, etxebizitza libre bat alokatzeko beharra duten pertsonei bideratzen zaien 250€ko (EPO-Etxebizitza Prestazio Osagarria) gehienezko diru-laguntzarekin ez du ezer ikusirik, izan ere lehena bikoitza da.

 

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2018an etxebizitzara bideratuko den diru kopurua 2009an bideratu zenaren erdia baino pixka bat gehiago izango da, hau da, 90,50 milioi euro gutxiago zuzenduko dira.

 

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

217,40

182,60

123,00

146,20

125,65

107,10

99,80

108,90

121,70

126,90

%0,33

%0,27

%0,18

%0,22

%0,19

%0,16

%0,14

%0,15

%0,16

%0,16

Nafarroan, 2009. urtean baino 14,6 milioi euro gutxiago bideratuko dira etxebizitza arloko diru-laguntzetarako (langile eta administrazio funtzionamendu gastuak kontutan hartu gabe).

 

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

Errentariei diru-laguntzak

4,5

5,4

5,0

9,6

10,4

12,3

11,7

12,1

12,7

13,6

Etxebizitza ekintzetarako diru-laguntza eta subsidioak

50,3

55,2

53,8

68,1

33,6

36,0

24,9

19,3

25,4

26,6

Etxebizitza ekintzetara, Guztira

54,8

60,7

58,8

77,7

44,0

48,3

36,6

31,4

38,1

40,2

BPGren %

0,30

0,33

0,31

0,42

0,24

0,26

0,19%

0,16

0,19

0,20

2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzendariaren jardueretan (2.3.3) helburu bezala honakoa adierazten da: "Babestutako etxebizitza bat esleitzea posiblea ez balitz, etxebizitzarako prestazio ekonomikoa ziurtatzea, gaur egun EPOaren onuradun diren kolektibo sozialen barneratzea bermatuz eta etxebizitzarako prestazio ekonomikora sarbidea izango duten kolektibo berriei zabalduz".


Espero dezagun, adierazten duten bezala, gaur egun EPOren (Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria) onuradunen eskubideak errespetatuak izatea, bestela milaka pertsona alokairurako diru-laguntzarik gabe geldituko dira, eta honek jendartearen prekarizazioa areagotuko luke.


Etxebizitza bat eskuratzeko bizitza osoa eman behar dugu, etxebizitza lortu ala ez.


Herri honen langileriak dugun eroste ahalmenarekin etxebizitza erostea ezinezkoa da. Horretarako 75 eta 105 urte beharko genituzke. Etxebizitza alokatzea ere ezinezkoa da, hilean gure erosteko ahalmenaren bataz bestekoa 395€koa izanik, etxebizitza libre bat alokatzeko bataz besteko errenta 880€tan kokatzen baita 2017ko 3. hiruhilabetekoan.


18-34 urte dituzten pertsonentzat etxebizitza eskuratzeko arazoa oso larria da. Honetarako gaur egungo soldatek %122,8ko igoera izan beharko lukete alokairu libre batetara sartu ahal izateko. Egoera hau bera, emakumeentzat askoz ere okerragoa da, emakumeen soldatek %143,3ko igoera izan beharko lukete. Eta zer esan 18-24 urte bitartekoen soldataren %245,10eko beharrezko igoeraz. Hau gutxi ez balitz (datuetan oinarriturik), garestiagoa da alokairuan sartzea, etxebizitza libre bat erostea baino, nahiz eta gaur egun, bi aukerak ezinezkoak izan. Hau guztia kontutan izanda, merkatu libreko errentak mugatzeko, esku-hartze publikoa EXIJITZEN dugu berriz ere.


Nafarroan, pertsona bakoitzaren urteko gastuen aurrekontua jaitsi bada ere, soldatak jeitsi direlako hain zuzen, etxebizitzarako gastua 2007tik 2016era %4,1a igo da.


Babestutako Etxebizitza eta Etxebizitza Sozialen m2aren prezioak %30,99 egin du gora 2007. urtetik, ondorioz, babesturiko etxebizitzen eta etxebizitza libreen prezioen arteko aldea murrizten doa.


Azkenengo txostenek berreskuratze bat adierazten dute, hau da, jadanik eskuraezin den etxebizitzaren prezioaren igoera bat. Eta klase politikoak eraikitzaile eta jabetza pribatuari baino mesede egiten ez dion gorakada hori txalotzen du. Eta guzti hau zergatik? Etxebizitza, pertsonen eskubide bat bezala aitortu beharrean, espekulatzeko erabili daiteken ondasuna bezala ikusten dutelako.


Egoera okerrerantz doa,  etxebizitza atalera bideratutako aurrekontuak murriztuz jarraitzen dute,  eta ez dute etxebizitza hutsak Alokairuzko etxebizitza Parke publikora bideratzeko ezer egiten.


Hego Euskal Herrian, 1.326.203 etxebizitzek osatzen dute etxebizitza parkea.  Hortik 188.668 etxebizitza hutsik edo azpi-erabiliak daudelarik, %14,22a hain zuzen. Etxebizitza horien optimizazioak eta beharrizana dutenen esku jartzeak, etxebizitzaren arazoa konpondu eta milaka pertsonen egoera dramatikorekin bukatzeko bidea litzateke dudarik gabe. Bide horretan pausurik ez emateak, argi eta garbi adierazten du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zein Nafarroako Gobernuek, interes pribatuak lehenesten dituztela, milaka eta milaka pertsonek duten etxebizitza beharraren aurretik.

Errealitatea gordina dela agerian dago, milaka pertsona ez dute etxebizitza baterako sarbide aukerarik, eta bere garaian aukera izan zutenek desjabetuak izaten jarraitzen dute. 2013-2016 urteen artean 1.618 desjabetze eman dira Hego Euskal Herrian, datu hau askoz handiago da alokairua ezin ordainduta beraien etxetik bota dituzten pertsonak kontutan hartuta.

 

PREKARIZAZIOARI AURRE EGITEKO, ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA BAINO EZ DITUGU


2018ko aurrekontuek ez dute aberastasuna modu orekatuagoan banatuko, ez dira oinarrizko eskubideak bermatuko, ezta kalitatezko zerbitzu publiko eta sozialak bermatuko ere. Batez ere etxebizitza eskubidearen kasuan; nahiz eta etxebizitza beharra adierazi duten milaka pertsona sektore publikoaren esku hartzerik gabe ez duten etxebizitzarako sarbiderik aukerarik izango, aurrekontuek, sarbide hau bermatzeari uko egiten diote, pribatua lehenetsiz publikoaren aurrean. Hortaz etxebizitza eskubidea, eskubide ukatua da guztiz antisozialak diren aurrekontuak onartzen diren momentuan.


Etxebizitza eskubide soziala da eta, honenbestez, merkatuaren logikatik kanpo geratu behar du.


Hirigintza basatiarekin bukatu behar da. Gehiago eraikitzeak ez du etxebizitzaren arazoa konponduko, kontrakoa baizik, egungo egoera larria jasatearen arrazoia izan da. Etxebizitza hutsa xahuketa soziala, ekonomikoa eta ekologikoa da.


Etxebizitza hutsak erabili behar dira, beharrezko diren neurriak jarriz helburu horretan. Etxebizitza hutsak Alokairu Sozialeko Etxebizitza Parke Publikoa osatzera igaro behar dira, administrazio publikoak gestionatua izango dena bai, baina jendartearen parte hartzea bermatuz. Alokairuen prezioak mugatu behar dira, babestutakoei zein merkatu librekoei. Elkartzenen ustez, alokairu prezioek ez lukete errentariaren diru sarreren %15a gainditu behar

Horregatik guztiagatik eskatzen dugu aurrekontuak egiteko eta erabakiak hartzeko parte hartu ahal izatea, pertsonok ditugun beharrizanei erantzuteko moduko aurrekontuak egin ditzagun. Horretarako, antolatu egin behar dugu, borrokatu eta agintariei gogorarazi eskubideak ez direla negoziatzen ezta hitzartzen ere, errespetatu egiten direla eta bitartekoak jartzea dagokiela horiek bermatuak izan daitezen. Dirua egon badago! LAPURRAK daude soberan! Diru hori pertsonen beharrei bideratzeko ahaleginak egingo dituzten politikari ausartak behar ditugu.

Herritar guztioi dei egiten dizuegu mobiliza zaitezten: atera kalera, mobilizatu eta egin borroka. Aurrekontuak, parte-hartzaileak izan daitezen, aberastasuna bana dezaten eta  etxebizitza duin baterako sarbidea eta erabilera bermatu dezaten.


BORROKATU ZURE ESKUBIDEEN ALDE!
EGIN AURRE PREKARIETATEARI!
JENDARTEA ERALDATU!



Euskal Herrian, 2018-01-15

 

icon 2018AurrekontuakEtxebizitzaHEH-eus

 

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

Errentariei diru-laguntzak

4,5

5,4

5,0

9,6

10,4

12,3

11,7

12,1

12,7

13,6

Etxebizitza ekintzetarako diru-laguntza eta subsidioak

50,3

55,2

53,8

68,1

33,6

36,0

24,9

19,3

25,4

26,6

Etxebizitza ekintzetara, Guztira

54,8

60,7

58,8

77,7

44,0

48,3

36,6

31,4

38,1

40,2

BPGren %

0,30

0,33

0,31

0,42

0,24

0,26

0,19%

0,16

0,19

0,20