Langabezia eta prekarietatearen aurka

Ezkerraldea kalera irtengo da datorren ostiralean langabezia, prekarietatea eta pobreziaren aurka.

 

Manifestazioa ELA, LAB, ESK, EILAS eta CNT sindikatuek eta Ezkerraldeko hainbat gizarte eragilek, auzo elkartek eta enpresa batzordek antolatu dute. Salatu nahi dute Ezkerraldean gora egiten ari direla langabezia, prekaritatea, etxe kaleratzeak eta pobrezia. Ezkerraldean langabezian dauden 21.500 lagunetatik ia 15.000k ez dute inolako laguntzarik jasotzen. "Krisi ekonomiko honek gehien zigortu dituen eskualdeetako bat da", nabarmendu dute antolatzaileek. Azpimarratu dute hori ikusirik administrazioak enplegu plan eta marketin gehiagorekin erantzuten duela, baina horiek "propaganda" hutsa direla.

EzkerraldeaKalera


Horri aurre egiteko, prekaritatearen eta pobreziaren aurkako "herri harresi bat" bultzatu nahi dute Ezkerraldean. Dei egin dute manifestazioan langabezia, kaleratzeak, erregulazio espedienteak, etxe kaleratzeak eta murrizketak salatzeko, "gizarte eskubideak defendatzeko".

 

 

Gizarte eragile,sindikatu...

Barakaldo  eta Sestaoko langabetuen asanbladak, Barakaldoko Gazte Asanblada, Berri-Otxoak, “Argitan” Zentrua,“Iretargi” gazte emakumeak, Ikasle Abertzaleak, Pentsionistak Martxan, Portugalete Eraikitzen y Santurtziko Herri Komitea.Sestaoko komertzioen elkartea, “La Pela” kaleko hostalaritza elkartea, Auzo Elkarteak, Sestaoko eskubaloi taldea, AEK, “Mendieta”  eta  Txabarri Kultur elkarteak, “Txirbilenea” eta “Hiru K”, Euskolorak eta Arriskugarri dantza taldeak, ZugarramurdiTxalaparta eskola, “Gogoan Sestao” oroimen historikorako elkartez,Sestao River peñak: 3.125 Taldea, Peña Norte, Riverzaleak, Resaka Verdinegra.

Enpresa Batzordeak

ABB, ACB, Petronor, BEC, IKEA, MediaPost, Amarradores Puerto Bilbao, Hospitales de Cruces y San Eloy, Remolcadores Ibaizabal, TEPSA, Twins Alimentación, Transportes Petrolíferos del Norte, Xupera, Construcciones Metalúrgicas y Navales (CNC)…