Aberastasunaren Banaketa

Langabezia eta prekarietatearen aurka

2014/12/10

Ezkerraldea kalera irtengo da datorren ostiralean langabezia, prekarietatea eta pobreziaren aurka.

 

Manifestazioa ELA, LAB, ESK, EILAS eta CNT sindikatuek eta Ezkerraldeko hainbat gizarte eragilek, auzo elkartek eta enpresa batzordek antolatu dute. Salatu nahi dute Ezkerraldean gora egiten ari direla langabezia, prekaritatea, etxe kaleratzeak eta pobrezia. Ezkerraldean langabezian dauden 21.500 lagunetatik ia 15.000k ez dute inolako laguntzarik jasotzen. "Krisi ekonomiko honek gehien zigortu dituen eskualdeetako bat da", nabarmendu dute antolatzaileek. Azpimarratu dute hori ikusirik administrazioak enplegu plan eta marketin gehiagorekin erantzuten duela, baina horiek "propaganda" hutsa direla.

EzkerraldeaKalera


Horri aurre egiteko, prekaritatearen eta pobreziaren aurkako "herri harresi bat" bultzatu nahi dute Ezkerraldean. Dei egin dute manifestazioan langabezia, kaleratzeak, erregulazio espedienteak, etxe kaleratzeak eta murrizketak salatzeko, "gizarte eskubideak defendatzeko".

 

Gehiago irakurri: Langabezia eta prekarietatearen aurka