Banner

Herri mugimenduak zapatu honetan egingo duen agerraldira herria gonbidatu du

Noticias

Martxoaren 29an greba orokorrera deiaren harira, herri mugimenduak berezko deialdia egingo dugu.

Horretarako datorren larunbatean, hilak 24, agerraldi bat egingo dugu Gasteizko Foruen plazan goizeko 11etan.
Ez da ohiko prentsaurrekoa izango, lehenik eta behin eragile bakoitzak bere arrazoiak emango ditu grebara joateko, bitartean herritarrok kartel mutuetan grebara joateko beste arrazoiak idazten joango gara.
Gero 11:30etan komunikatua bera irakurriko da.

Herriak herriari egindako deialdia da honako hau.
“Motxo”arekin dagoen amari, DBH 2. maila ikasten dagoen ikasleari, 6.pisuko auzokideari, parkean egoten diren pertsona helduei, langileari, etxeko langileari, gazteriari, emakume guztiei, pertsona migranteei… guzti hauei, soziala izango den Greba Orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen diegu.

Guk alternatiba dugulako eta sistema kapitalistak berriz, ez.
29an herri honek gure eskubide sozial eta laboralen defentzan kalera aterako da.

TWITTER