25 de noviembre Gora Borroka Feminista!

25n

En este día internacional contra la violencia hacia las mujeres, os

queremos hacer llegar la lectura que hacemos desde Elkartzen ;

ERASOEN AURREAN GORA BORROKA FEMINISTA

Azaroaren 25ean asko izango gara parkarta baten atzean zein egunari erreparatuz gogoeta egingo dugunok. Pertsonak haina interpretazio egingo dizkiogu egunari, emakumeon matizak aberatsagoak zihur,  emakume izanagatiko indarkeriarik jaso izanaren esperientziak emana nonbait. Borroka feministak  indarkeria sexista, zapalkuntza patriarkalak beharrezko duen tresna bezala ikustarazi izanari esker, gaur askorentzako, indarkeria gizonezko batzuek emakume batzuen aurkako eraso isolatuaz baino haratagoko kontua da. Indarkeriaren iruditegia zabaldu zaigu. Gure buruak  indarkeriaren atzaparretatik libre ikusten genituen emakumeon kontzientziak ere aldatu dira. Familiainstituzioamantentzea, sexuen arteko lanaren banaketa, erabakiguneetatik at egotea, kristalezko zabaiak e.a luzeak irudikatzen dute indarkeria. Baina, biktima papera hartzetik urrun, eta beti ere borroka feministak egindako lanari esker, errealitatearen ezagutza objetibo batek ematen duen irmotasunetik, borrokarako grina pizten zaigu.

Mundu sistema kapitalistak, genero, klase, nazio eta naturaren esplotazioaz baliatzen da etekin metatze nahiean. Helburu horretan sektore publikoaren aliantza funtsezkoa da. Bien elkarlan horretan ideologia eta errepresioa oinarrizko tresna garrantzitsua dira langile klasearen alienazioa ahalbideratzeko. Ezin ahaztu  kapitalismoak ideologia patriarkala duela bere baitan eta hortaz emakumeok esplotazio bikoitza pairatzen dugula  sistema kapitalistaren ofentsiba kupidagabe honetan, generoeta klase esplotazioa alegia.Euskal Herrian genero aliantza bat ere egiten ari da.Kapitalari,  pobrezia funtsezko zaio eta lege kolpez prekarizatutako gure jendarte honetan, pobrezian bizi den gizon batengaitik 5 emakume bizi gara pobrezian, baserritarren artean berezi larria delarik. Hau daindarkeria! Genero zapalkuntzahonetazbaliatzen duen langile klaseko gizonak, bere klaseko emakumeekin bat egin beharrean bere generoarekin egiten du aliantza, genero horren kideak klase ikuspegi batetik bere etsaiak badira ere


 

Independentzia ekonomikorik barik askatasuna eta independentzia pertsonala hitz hutsak baino ez dira eta. Izan soldata baxuagoak ditugula; izan lan prekarioagoak ditugula; izan feminizatutako sektoreak egokitzen zaizkigula; izan genero ikuspegirik gabeko aurrekontuak onartzen direla; izan emakumeak garela pentsio ez kontributiboak jasotzen ditunak;izan serbitzu sozialak eta publikoen murrizketetatikeratortzen diren lanak gure gain erortzen dira; izan kristalezko sabaia; oinarrrizko eskubidesozialak ukatzen zaizkigu, emakumeok sortutako aberastasun ez kontabilizatua eta ez ordainduaz jabetzen diren bitartean. Zer esanik ez merkantzia bezala erabiltzen ditugun langile klaseko emakume migranteen kolektiboaz, sexu lanak eta zaintzen krisiari era erraz batean ateratzeko erabiltzen ditugunak eta egun hain kriminalizatuak daudenak. Sistemaren oinarri emakumeon esplotazioa izaten jarraitu bitartean guganako indarkeria nahitaezkoa izango da esplotazio horrek berak,gugan indarkeria erabiltzeko gonbidapen baita.

EHan lan eta bizi garen emakumeok, genero, nazio eta klase zapalkuntzak jasaten ditugu gainera. Hortaz argi dugu Euskal Herrian bizi garenon burujabetzaren bidean, emakumeon zapalkuntza ororen aurka lanean diharduten emakumeen lana ezinbestekoa izan eta izango dela. Hona gure aportazioa: Prekarietate eta pobrezia egoerekin bukatzea dugu helburu, eskubide sozialen defentsaren bitartez eta lanaren eta aberastasunaren banaketaren bitartez jendartearen eraldaketa bultzatuz.  Ezarritako egoera zalantzan jarri behar dugu, kapitalismoa gaindituko duen jendarte berri bat irudikatuz.  Azken finean urratsak ematen joatea lege-kolpez prekarizatutako jendartea izatetik esplotatutako pertsonarik izango ez den batetara, genero arteko berdintasun harremanetanoinarrituko dena, beste herrialdeekiko elkartasun harreman internazionalistak izango dituena eta datozen belaunaldien etorkizuna hipotekatuko ez duena. Bitartean bidailagun gaituzue!

GORA BORROKA FEMINISTA!

Patrizia Muñoz eta Iker Aroztegi Elkartzeneko kideak.

Euskal Herrian, 2014ko Abenduaren 25ean.